Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.15
Aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak eta bide publikoa okupatzen duten beste elementu osagarri batzuk jartzeko lizentzia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Lizentzia hau jabari publikoa modu berezian erabiltzeko ematen da, eraikuntzarako aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak eta obrako atzeko elementuak aldi baterako jartzeko.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orria, behar bezala beteta.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
  • Okupatuko den jabari publikoaren zatia edo eremuaren krokis zehatza, azalera zehatzarekin. 
  • Instalazioaren ezaugarriak eta deskribapena (mota, unitateak, etab.)
  • Erantzukizun zibileko asegurua. 150.000,00 gutxieneko zenbatekoa.
  • 4,00 metrotik gorako aldamioentzat eta karga-jasogailuentzat: instalazioaren segurtasun eta osasun arloko ziurtagiri teknikoa eta oinarrizkoa azterlana, teknikari eskudunak idatzia (ez du zertan ikus-onetsia egon). 
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa
11 zenbakiko ZERGA ORDENANTZA.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak araupetzen dituena. (ALHAO 149/13. Data: 2013/12/30).
www.amurrio.org/sites/default/files/Of11Aprovec13.pdf
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: astebete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: bnegatiboa.
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Inprimaki normalizatuaren atal espezifikoari buruzko txosten teknikoa egingo da.
  4. Zerbitzu ekonomikoek tasak likidatuko dituzte.
  5. Alkateak ebazpena emango du inprimaki normalizatuaren atal espezifikoari buruz.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
  • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan, betiere agiriaren ezaugarriek hori ahalbidetzen badute.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA