Informazioa eta Orientazioa
1.5
Udalean ezkontza zibila egitea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Ezkontza zibila Amurrioko udaletxean egiteko eskabidea da; bertan, zeremoniaburua alkatea edo hark eskuordetzen duen zinegotzia da.
Nork eska dezake?
Ezkontza Amurrioko udaletxean egin nahi duten pertsona guztiek.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Alkatetzarekin adostuko da, aurrez aurre edo telefono bidez, ezkontza zein egunetan eta ordutan egingo den, gutxienez ezkontza baino bi hilabete lehenago, eta adierazi beharko da zeinek ezkontzea nahi den (alkateak edo zinegotziak).
Ezkonduko direnek denboraz izapidetu beharko dute espedientea dagokien Erregistro Zibilean, eta Alkatetzarekin ezkontzarako zein egun zehaztu duten adierazi beharko dute. Espediente honek amaituta egon beharko du eta Amurrioko Udalari jakinarazi beharko zaio ospakizunaren aurretik.
- Alkatetzan honako dokumentazio honen fotokopiak aurkeztuko dira:
- Ezkonduko direnen dokumentazioaren fotokopia (NANa, pasaportea, bizileku-txartela).
- Lekuko izango diren bi adinez nagusiren dokumentazioaren fotokopia (NANa, pasaportea, bizileku-txartela).
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Alkatetza
Juan Urrutia z.g., 2. sol. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Telefonoz adostu ahalko dira ezkontzaegunaren eguna eta ordua.
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: ez dagokio.
Gehieneko legezko epea: ez dagokio.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 1995eko urtarrilaren 26ko Instrukzioa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, Alkateek ezkontza zibiletarako duten baimenari buruzkoa (35 zenbakiko BOE, 1995eko otsailaren 10ekoa)
- 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena. 42-65 artikuluak (206 zenbakiko BOE, 1889ko uztailaren 25ekoa)
Ondorengo izapideak
- Alkatetzak edo dagokion zinegotziak baieztatu beharko du aukeratutako egunean eta orduan libre dagoela.
- Ezkontzaren eguna baino 15 egun lehenago, gutxienez, ezkonduko direnen eta lekukoen dokumentazioaren fotokopia jasoko da (NANa, pasaportea, bizileku-txartela).
- Hala badagokio, alkateak ospakizunean jardungo duen zinegotzia eskuordetzeko dekretua emango du.
- Ezkontza-akta egingo da eskabidean eta Amurrioko Erregistro Zibiletik bidalitako espedientean jaso diren datuekin.
- Dokumentazioa artxibatuko da (ezkontza-aktaren eta Erregistro Zibilak hura egiteko bidalitako dokumentazioaren jatorrizkoak).
Ondorengo izapideak
Ospakizunaren
ondoren, ezkontza zibilaren akta ezkontideek eta lekukoek sinatuta bidaliko da
Amurrioko Erregistro Zibilera.
Oharrak / Azalpenak
- Ezkontza zibila egiteko izapideak ezkontideei dagokien Erregistro Zibilean hasiko dira. Gero, Amurrioko Erregistro Zibilak (Elexondo, 33 beheko solairua – 01470 – Amurrio. Telefonoa: 945 026 995) espedientea Udalari bidaliko dio.
- Ezin izango da bota osoko bilkuren aretoa edo udaletxeko beste edozein bulego edonola zikintzen duen elementurik.
Izapidetzen duen unitatea
ALKATETZA