Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.1.1
Gizarte-zerbitzuei buruzko informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ematen du zerbitzu publiko hau, eta udalerriko pertsona guztientzat dago pentsatuta. Amurrioko herritarrak gizarte-zerbitzuen sistema publikora sartzeko lehen puntua da. Zerbitzu honen bidez, bakoitzak bere gizarte-eskubideei buruzko aholkularitza jaso dezake, eta gizarte-zerbitzu eta -prestazioak jasotzeko laguntza jaso dezakete horretarako eskubidea duten guztiek. Aholkularitza hori jasotzeko, aurretik eskatu behar zaio hitzordua erreferentziako gizarte-langileari.

  • Gure udalerriko pertsonen eta familien gizarte-beharrak baloratzen ditu, eta behar edo egoera jakin horiei ondoen dagokien aukerei buruzko orientazioa ematen du.
  • Baliabide espezializatuetarako sarbidea errazten du, baita gizarte-babeseko beste sistema batzuekin lotutako baliabideetarako ere.
Nork eska dezake?

Interesdun guztiek (Amurrion erroldatutakoa) edo legezko ordezkariak, laguntza profesionala behar badute edo gizarte-zerbitzuetako edozein esku-hartze arlori buruzko informazioa nahi badute.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ez da inongo dokumenturik behar lehen hitzordurako.

Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Telefonoa
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: Hilabete bat, premiazkotzat jotzen diren egoeretan izan ezik.

Gehieneko legezko epea: ez dagokio.

Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Gizarte-langilearekin hitzordua esleituta dagoenean, etorkizuneko izapideak arintze aldera, behar diren inprimakiak emango zaizkio interesdunari, betiere hitzorduaren arrazoia eta gizarte-langileak emandako eguna jakinarazten baditu.
  2. Egoera baloratuko da, eta, horren arabera, baliabideak, zerbitzuak eta/edo prestazioak izapidetuko dira.
  3. Kasuaren jarraipena egingo da, hala badagokio. Jarraipenaren intentsitatea bakoitzaren beharren araberakoa izango da.
Oharrak / Azalpenak
  • Premiazko egoera bat hautematen bada, berehala emango da hitzordua gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren arreta Amurrioko Udalean ematen da, beheko solairuan, zentroan eta eskuinaldean. Egoera dela-eta beharrezkoa bada, bitarteko hauen bidez ere emango da:
    • Etxeko arreta-zerbitzua.
    • Telefonoz (telefono bidezko hitzordua).
    • Posta elektronikoz.
    • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA