Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.1.2
Premia-egoeretarako udal-laguntzen eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
  • Indarrean dagoen legerian aurreikusitako baliabide ekonomikoen laguntza subsidiario eta osagarriak dira, eta horien helburua da lehendik dauden eta gure inguruan eskatu daitezkeen laguntzen estaldura osatzea eta, kasu batzuetan, handitzea, baita laguntza horien helburu diren pertsonen kolektiboa hein batean handitzea ere.
  • Hona hemen eskatu daitezkeen udal-laguntzak:
a) Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen araudian jaso ohi diren gastuetarako laguntzak: alokairua; interesak eta kreditu-amortizazioa; etxebizitzaren mantentze-lanak; bizilagunen elkartea; altzariak eta etxetresna elektrikoak; etxebizitzan egokitze-lanak, konponketa-lanak eta/edo oinarrizko instalazioak egitea; lehen mailako beharrak; aurretiko zorduntzea.

b) Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen araudian jaso ohi ez diren gastuetarako laguntzak:

          b.1) Familia mantentzeko laguntzak.

          b.2) Genero-indarkeria gertatzen denetan ostatu eta mantenua izateko diru-laguntzak.

          .3) Behar handia dagoenetan, ostatua eta mantenua izateko diru-laguntzak.

          b.4) Adikzio-ohiturak uzteko tratamenduetarako joan-etorriak egiteko eta komunitate terapeutikoetan sartzeko gastu pertsonaletarako diru-laguntzak.

          b.5) Gaixotasun mentala duten pertsonek gizarte-integraziorako jardueretan parte hartzeko joan-etorriak egiteko diru-laguntzak.

Nork eska dezake?

Honako hauek aurkeztu dezakete eskaera:

  • Interesdunak zuzenean.
  • Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
  • Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Amurrion erroldatuta egotea eta egiazko bizilekua bertan izatea gutxienez laguntza eskatu den eguna baino 18 hilabete lehenago.
  • Bizikidetza-unitate independente bat osatzea, gutxienez laguntza eskatu den eguna baino urtebete lehenago.
  • Programaren oinarrietan jasotako irizpideen arabera baliabide nahikorik ez izatea.
  • Bizikidetza-unitateak bere ongizatera bideratutako inklusio-ibilbide bat egitea.
  • Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egotea laguntzak alokairuaren gastuak ordaintzeko eskatzen badira.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak baloratu egingo ditu behar handia izanik baldintza guztiak egiaztatu ezin dituzten ezohiko kasuak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Aurkeztu beharreko agiriak Amurrio udalerrian behar-egoerentzako diru-laguntzak eskatzeko eta ebazteko prozedura arautzen duten Ordenantzaren 4.3 puntuan (Eskaera egiteko prozedura) daude jasota.
  • Ikusiko da ea beste agiri osagarririk aurkeztu behar den kasuaren edo eskatutako laguntza motaren arabera.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio

Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:

  • Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
  • Telefonoz: 945891161
  • Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
  • Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.

Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: hilabete bat.

Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.

Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ezezkoa.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  • Erreferentziazko gizarte-langilearekin hitzordua hitzartu ez bada, hitzordua eskatu behar da.
  • Gizarte-langileak egoera baloratuko du.
  • Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  • Agiriak berrikusiko dira, eta akatsak edo falta dena zuzenduko da, hala badagokio.
  • Txosten teknikoa egingo da, erabaki-proposamen batekin.
  • Erabakia hartuko da Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza dekretuaren bitartez.
  • Erabakia interesdunari jakinaraziko zaio.
  • Erabakia aldekoa bada, prestazioa ordainduko da.
  • Titularrak laguntzaren helburu den gastua gauzatu dela egiaztatu beharko du, hala dagokionean.
  • Espedientea artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
  • Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da urte osoan.
  • Diru-laguntza jasotzen den epean Amurrio udalerrian bizitzea eskatuko da, bertan erroldatua egoteaz gain.
  • Etxebizitza edo ostatu berean hainbat bizikidetza-unitate badaude, bi bizikidetza-unitate independentek eskatu ahal izango dute gehienez ere laguntza.
  • Laguntza hauek jasotzen dituzten pertsonek Amurrioko Udalari jakinarazi beharko diote egoera soziofamiliarrean aldaketarik egon den eta horrek hartutako erabakian eragina izan dezakeen.
  • Laguntza hauen hartzaileek Amurrioko Udalari jakinarazi beharko diote beste laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jasotzen duten, emandako laguntzen helburu diren gastuak finantzatzeko.
  • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA