Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.1
Ondasun higiezinen gaineko zerga – familia ugariagatiko hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Familia ugariek eskubidea dute beren ohiko etxebizitza den higiezinarengatiko zergaren urteko kuotan beherapen bat izateko, familia-unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • Familia ugariaren titulua.
  • Titularren eta haien ezkontide edo izatezko bikoteen errenta-aitorpena, eskabidea aurkezten duten urtearen aurrekoari dagokiona.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak ebazpena emango du edo Tokiko Gobernu Batzordeak erabakiko du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.
Oharrak / Azalpenak
  • Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
  • Hobaria eskaera egin eta hurrengo urtetik aurrera hasiko da ondoreak izaten, bost urtez (aldi hori berritu ahal izango da) edo seme-alabetakoren batek 21 urte bete arte (hori bost urte igaro baino lehen gertatzen bada).
  • Eskaera aurkeztu aurreko ekitaldian familiak izandako diru-sarrerak izango dira kontuan hobariaren ehunekoa kalkulatzeko, eta ez da berriz ere kalkulatuko hobaria jasotzeko epean.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK