Errolda eta Estatistika
2.12
Kale-izendegian egindako aldaketaren ziurtagiria
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrioko bide baten (kalea, plaza, auzoa, errepidea, etab.) izena edo eraikin bateko atariaren zenbakia aldatu dela ziurtatzen duen agiria da.
Nork eska dezake?
Interesa duten guztiek.
Aurkeztu beharreko agiriak
ESKABIDE OROKORRA
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
0,90 € agiri bakoitzagatik.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: bidearen izena 1996ko maiatza baino lehenago aldatu bada, datu hori ez dago aplikazio informatikan sartuta. Beraz, denbora gehiago beharko da ziurtagiria egiteko.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: Zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak araupetzen dituena (1998ko abenduaren 30eko 149/98 zenbakiko ALHAO)
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.4 eranskina, Udal-administrazioak edo agintariek alderdi batek eskatuta emandako agiriak administratzeagatik edo beraien eskumeneko agiriak administratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen 7.4 eranskina ( (2013ko abenduaren 27ko 148/2013 zenbakiko ALHAO))
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Eskaera erregistratu egingo da.
- Datuak aplikazio informatikoan badaude, ziurtagiria egingo da.
- Eskatutako datuak ez badaude aplikazio informatikoan, informazioa Artxibo Orokorrean bilatuko da.
- Alkateak eta idazkariak sinatu egingo dute.
- Ziurtagiria eman edo igorri egingo da.
- Artxibatu egingo da.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA