Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.2
Hondasun higiezinen gaineko zerga – administrazio batzarretako etxebizitzengatiko hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Administrazio Batzarretako baten lurraldean dauden etxebizitzetan erroldatutako pertsonek zergaren urteko kuotan % 50eko hobaria jasotzeko eskubidea dute. Hauek dira Administrazio Batzarrak: Aloria, Artomaña, Baranbio, Delika, Larrinbe, Lekamaña, Lezama, Saratxo eta Tertanga.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKABIDE-ORRI OROKORRA.

Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Eskakizunak betetzen direla egiaztatuko da.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  7. Bidezkoa bada, dagokion zenbatekoa itzuliko da zergadunaren bankuko kontura.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.
Oharrak / Azalpenak
  • Eskatzaileak hobariari dagokion higiezin horretan erroldatuta egon behar du zerga sortzerakoan; edo, zergaren subjektu pasiboa hiltzen bada, bere alargunaren edo oinordekoen ohiko etxebizitza izan beharko du (Udalaren biztanle-erroldaren datu-basean ageri behar da).
  • Salbuespen hori berdin aplikatuko da zergaren subjektu pasiboak ondoko hauek badira: Amurrioko udalerriko administrazio-batzarren bat, Gasteizko Gotzaindegia edo udalerrian edo Amurrioko Udalean dauden parrokietatik edozein.
  • Hobaria eskabidea aurkezten den urtean hasiko da ondoreak izaten, baldin eta erroldatze-data urtarrilaren 1a baino lehenagokoa bada.
  • Hobaria interesdunak eskatuta emango da eta aplikatu egingo da hori emateko baldintzek beren horretan jarraitzen duten bitartean.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK