Errolda eta Estatistika
2.6
Biztanleen udal-erroldako ziurtagiria
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Pertsona bat edo gehiago udalerrian erroldatu direla egiaztatzen duen agiria da. Hauek dira ohikoenak:
- Banakakoa: ziurtagiria egiten den unean pertsona hori bertan ageri den helbidean bizi dela ziurtatzen du.
- Taldekoa: ziurtagiria egiten den unean pertsona horiek bertan ageri den helbidean bizi direla ziurtatzen du.
- Historikoa: biztanle batek erroldan izandako aldaketak (Amurrion alta eman zuenetik ziurtagiria egin artekoak) ziurtatzen ditu.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Interesa duen pertsona udaletxera joaten bada, NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena aurkeztu beharko du, betiere jatorrizko agiria.
- Telefonoz, faxez edo posta elektronikoz ere eska daiteke. Kasu horretan, ziurtagiria erroldan agertzen den helbidera bakarrik igorriko da.
- Eskaera aurrez aurre egiten bada, baina eskatzen duena interesa duen pertsona ez bada, IZAPIDEAK EGITEKO BAIMENA deritzon orria bete behar da. Horrez gain, agiri hauek aurkeztu behar dira: interesa duen pertsonaren NANa, pasaportea edo egoitza-baimena (kasuan kasukoa) eta baimendutako pertsonaren agiri originalak.
- Banakako errolda-ziurtagiriak elektronikoki/telematikoki lor daitezke, http://amurrio.org/es helbidean, “Udala online – udal-tramiteak internet bidez” atalean. Horretarako, interesa duen pertsona identifikatzeko ziurtagiri elektronikoa eduki behar da, indarrean.
- Ziurtagiri historikoen kasuan, ziurtatu beharreko datuak 1996ko maiatzetik atzerakoak badira, aurreko baldintzak betetzeaz gain, ESKAERA-ORRIA bete beharko da. Nahitaezkoa da eskaera egiten duena non erroldatuta zegoen idaztea (kalea eta atariaren zenbakia), baita gutxi gorabehera zein urtetara arte egon zen Amurrion bizitzen ere; izan ere, udal-artxiboa urteka eta kaleka dago sailkatuta (ez dago biztanleen arabera sailkatuta).
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Telematikoki
http://amurrio.eus
E-Mail
Prezioa
0,90 € agiri bakoitzagatik.
Agiria baliabide elektronikoak erabiliz lortzen bada, ez da tasarik ordaindu beharko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea:
Banakako ziurtagiriak, taldekoak eta historikoak eskaera aurkezten den unean emango dira. Eskaera postaz edo telefonoz egiten bada, 48 orduko epean emango dira.
Ziurtagiri historikoetan agertu beharreko datuei dagokienez, aplikazio informatikoan 1996ko maiatzetik aurrerako datuak daude jasota; beraz, ziurtagiria egiteko denbora gehiago beharko da.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: Zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak araupetzen dituena (1998ko abenduaren 30eko 149/98 zenbakiko ALHAO)
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.4 eranskina, Udal-administrazioak edo agintariek alderdi batek eskatuta emandako agiriak administratzeagatik edo beraien eskumeneko agiriak administratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen 7.4 eranskina ( (2013ko abenduaren 27ko 148/2013 zenbakiko ALHAO))
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako agiriak eta datuak egiaztatu egingo dira.
- Baldintza guztiak betetzen badira, ziurtagiria emango da.
- Eskatutako datuak ez badaude biztanleen errolda kudeatzen duen aplikazio informatikoan, Artxibo Orokorrean bilatuko dira.
- Alkateak eta idazkariak sinatu egingo dute, edo, bestela, eskumenak eskuordetzen dizkion funtzionarioak.
- Ziurtagiria eman edo igorri egingo da.
- Baldintzaren bat betetzen ez bada, ziurtagiria ukatzeko ebazpena emango da.
- Artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.