Errolda eta Estatistika
2.5
Biztanleen udal-erroldan baja ematea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Biztanleen udal-erroldan pertsona baten baja eskatzea da, arrazoi hauek direla eta:
- Herritar baten heriotza.
- Atzerriko pertsona batek atzerrira bizitzera joateagatik egiten duen eskaera.
- Etxebizitzaren jabearen edo errentatzailearen salaketa. Ofizioz izapidetuko da, baldin eta baja eman behar zaion pertsona jada ez bada erroldatutako etxebizitzan bizi eta ez bada bizileku berrian erroldatu.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Kasuaren arabera:
- Heriotza.
Heriotza-ziurtagiria. - Atzerrira emigratzeagatiko baja.
ATZERRIKO PERTSONA BATEN IZENEAN BAJA ESKATZEKO inprimakia bete eta eskatzailearen AIZ edo pasaporte originala aurkeztu behar da. - Inskripzio okerragatiko ofizioko baja.
OKER INSKRIBATUTA EGOTEAGATIK BAJA ESKATZEKO inprimakia bete eta agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Etxebizitzaren egoera egiaztatzeko agiriak (alokairu-kontratua edo salerosketa-titulua).
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea:
- Heriotzagatik edo atzerrira bizitzea joateagatik egiten denean, unean bertan.
- Tartean salaketa bat dagoenean, prozedura ofizioz hasiko da eta hiru hilabeteren buruan ebatziko da, alkatetzak emandako dekretua onesten denetik aurrera zenbatzen hasita; dekretu horren bitartez abiaraziko da oker inskribatuta egoteagatik baja emateko espedientea.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
1. eta 2. HERIOTZAGATIK EDO ATZERRIRA BIZITZERA JOATEAGATIK.
Agiriak egiaztatu eta datuak aplikazioan sartuko dira. Hori egindakoan, baja berehala izapidetuko da.
Baja INEren jakinarazpena jaso ondoren ere eman daiteke.
3. OKER INSKRIBATUTA EGOTEAGATIKO BAJA.
- Udaltzaingoari baja eman behar zaion pertsona inskribatutako lekuan bizi ez dela adierazten duen txostena eskatuko zaio.
- Inskribatutako lekuan bizi ez dela egiaztatzen bada, baja emateko espedientea abiarazteko dekretua emango da.
- Interesdunari dekretu hori helaraziko zaio, erroldan agertzen den helbidera bidalita. Interesa duen pertsonari ezin bazaio zuzenean jakinarazi, iragarkia argitaratuko da ALHAOn eta BOEn.
- Espedientea osorik igorriko zaio Arabako Erroldatze Kontseiluari, txostena egin dezan.
- Baja emateko baimena ematen duen aldeko txostena jaso ondoren, Udalak baja emateko aginduko du eta interesdunari jakinaraziko dio.
- Artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
INEri bajaren berri emango zaio.
Oharrak / Azalpenak
- Pertsona batek Espainiako beste herri batera bizitzera joan delako Amurrion baja eman nahi badu, ez da beharrezkoa baja Amurrion eskatzea. Nahikoa izango da erroldatu nahi duen udalerrian alta izapidetzea (alta eskatu duen udalak edo INEk igorriko du baja Amurrioko Udalera, eta ofizioz izapidetuko da).
- Espainiar bat atzerrira bizitzera joaten bada, atzerriko herrialdeko Espainiako kontsuletxean inskribatu beharko du. Informazio hori INEra igorriko da, eta hark bajaren berri emango dio Amurrioko Udalari, ofizioz izapidetu dezan.
- Baja oker inskribatuta egoteagatik eskatzen denean, Udalak ofizioz izapidetzen du eta, horretarako, beharrezko egiaztapenak egiten ditu. Hala ere, errentariak etxebizitza Udalari jakinaraz diezaioke etxebizitza horretan erroldatutako biztanleak jada ez direla han bizi.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA