Errolda eta Estatistika
2.7
Biztanleen udal-erroldaren txartela
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Pertsona bat edo gehiago udalerrian erroldatu direla adierazten duen agiria da, baina ez du ziurtagirietarako eskatu ohi den sinadura-formalitaterik.
- Banakakoa: txartela egiten den unean pertsona hori bertan ageri den helbidean bizi dela ziurtatzen du.
- Taldekoa: txartela egiten den unean pertsona horiek bertan ageri den helbidean bizi direla ziurtatzen du.
- Historikoa: biztanle batek erroldan izandako aldaketak (Amurrion lehenengoz alta eman zuenetik txartela egin artekoak) ziurtatzen ditu. Ez da emango 1996ko maiatzetik atzerako datuak dituen txartel historikorik (ikusi biztanleen udal-erroldako 2.6 fitxa: ziurtagiria).
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Interesa duen pertsona udaletxera joaten bada, NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena aurkeztu beharko du, betiere jatorrizko agiria.
- Telefonoz, faxez edo posta elektronikoz ere eska daiteke. Kasu horretan, txartela erroldan agertzen den helbidera bakarrik igorriko da.
- Eskaera aurrez aurre egiten bada, baina eskatzen duena interesa duen pertsona ez bada, IZAPIDEAK EGITEKO BAIMENA deritzon orria bete behar da. Horrez gain, agiri hauek aurkeztu behar dira: interesa duen pertsonaren NANa, pasaportea edo egoitza-baimena (kasuan kasukoa) eta baimendutako pertsonaren agiri originalak.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: banakako txartelak, taldekoak eta historikoak eskaera aurkezten den unean emango dira. Eskaera postaz edo telefonoz egiten bada, 48 orduko epean emango dira.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako agiriak eta datuak egiaztatu egingo dira.
- Baldintza guztiak betetzen badira, txartela emango da.
- Artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
- Eskolan matrikula egiteko garaian, Udalak interesdunei bidaliko die txartela, matrikulatzeko kanpaina hasi baino hilabete lehenago.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA