Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.9
Eraisteko lizentzia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aitorpen izaerako administrazio-baimena, eraikin edo instalazio bat osorik edo horren zati bat eraisteko gaitasuna ematen duena.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
  • Proiektu tekniko ikus-onetsia. Bi kopia aurkeztuko dira, bat paperean eta bestea formatu digitalean (formatu editagarri grafikoa DWG formatuan eta idatzia PDF formatuan).
    - Eraikuntza-sistemaren eta eraikuntza egiteko erabiliko den prozeduraren eta moduaren deskribapen-memoria.
    - Eraistea gauzatzean hartu behar diren segurtasun-neurriak argi eta garbi azaltzen dituen baldintza berezien plegua.
    - Kokapen-planoa. Normalean 1:2.000 eskalakoa izango da, eraikin mugakideak ez badaude. Kasu horretan, eskala 1:1.000 izango da, eta eraisteak eraikin mugakide horietan izan dezakeen eragina arrazoituko da.
    - Eraikinaren fatxada bakoitzaren argazkia.
  • Egoeraren arabera aplikatutako legeriak eskatutako baimenak (Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 02/2006 Legearen 210. Artikulua).
  • Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela eraisketa egiteko orduan maizterrak, errentariak eta eraikina okupatzen duten pertsonak (edozein titulu duena) egoteagatik sor daitekeen eta Justizia auzitegiak ebatzi beharrekoa den legezko oztoporik.
  • Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren inprimakia.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Gauzatze materialaren aurrekontuaren % 6 (BEZa kanpo):

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art).

www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1992-26318

Administrazio-isiltasunaren ondorioak:

  • Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Prozedura abian dagoela nahitaezkoa bada lizentziaren eraginpean dauden beste administrazio publiko batzuek txosten bat egitea, kontzejuek barne, Udalak eskabidea aurkeztu dela jakinaraziko die, hilabeteko epean euren eskumenei buruzko txosten bat egin dezaten. Hilabeteko epean ez bada txostenik egiten, udal-lizentzia emateko prozedurarekin jarraitu ahal izango da.
  4. Txosten teknikoa egingo da.
  5. Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta tasak likidatuko dituzte.
  6. Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
  7. Interesdunei, Udaltzaingoari eta Administrazio Batzarrei jakinaraziko zaie.
Oharrak / Azalpenak
  • Garabi-dorre bat instalatu behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian. (Ikusi izapidea – Garabi-dorreak instalatzeko lizentzia).
  • Edukiontzi, aldamio, karga-jasogailu edo bestelako elementu osagarri batekin bide publikoa hartu behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian (ikusi bide publikoa okupatzeko lizentziaren izapidea. Edukiontziak).
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA