Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.8
Garabia instalatzeko lizentzia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Dorre-garabiak instalatu eta erabiltzeko ematen den administrazio-baimena, obra-lizentziarekin batera edo hori gabe.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
  • Instalazio-proiektu teknikoa, teknikari eskudunak sinatutakoa.
  • Lurzoruaren erresistentziari buruzko ziurtagiria.
  • Erantzukizun zibileko asegurua. 600.000,00 gutxieneko zenbatekoa.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Garabien edo plataforma mugikorren bitartez bide publikoa okupatzeagatik, 76 €/m2 edo zatia ordainduko da aste bakoitzeko edo zati bakoitzeko.

11 zenbakiko Ordenantza Fiskala.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak araupetzen dituena. 149/13 zenbakiko ALHAO. Data: 2013ko abenduaren 30a.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 1 hilabete

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1992-26318

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak) edo jabari publikoa okupatzen denean izan ezik.

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Txosten teknikoa egingo da.
  4. Zerbitzu Ekonomikoek tasak likidatuko dituzte (jabari publikoa okupatuz gero).
  5. Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
  6. Interesdunei, Udaltzaingoari eta Administrazio Batzarrei jakinaraziko zaie.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA