Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.10
Hirigintza-lizentziaren titulartasuna aldatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udalari jakinaraztea hirigintza-lizentziaren titulartasuna aldatu dela.

Hirigintza-lizentziak eskualdagarriak izango dira, eta lurzoruaren azalerarekin edo dagokion eraikinarekin batera eskualdatuko dira, aurkakorik adostu ezean. Halere, bai eskualdatzen duenak, bai jasotzaileak, eskualdatzearen berri eman behar diote idatziz udalari. Hori egin ezean, titularrarentzat sor daitezkeen erantzukizunei lotuta egongo dira biak (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 208.2 artikulua).

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, titular zaharrak eta berriak sinatutakoa. Bertan adierazi beharko da hirigintza-lizentziaren titulartasuna aldatu nahi dela.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: ez dago horrelakorik

Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago horrelakorik

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaio, espedientean sar dezan.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA