Udal-lizentzia duen obra bat egiteko epea luzatzeko gaitasuna ematen duen administrazio-baimen deklaratiboa.
Lurraren titularrak berak edo haren legezko ordezkariak.
- Eskaeraren inprimaki orokorra, eskatzen den luzapena zehazten duena.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
Lizentziaren luzapena ematean edo antzeko administrazio-egintza: lizentzia ematean likidatutako tasaren 100eko 30.
7. zenbakiko Zerga Ordenantza: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenegatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. http://amurrio.org/sites/default/files/licencias-obras.pdf
Aurreikusitako epea: 1 hilabete
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Zerbitzu ekonomikoek tasak likidatuko dituzte.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
- Interesdunari eta Administrazio Batzarrari jakinaraztea, hala dagokionean.
- Luzapen bakoitzak ezingo du gainditu obrak egiteko plangintzan aurreikusitako gehieneko epea:. 24 hilabete, oro har, 6 hilabete obra txikietarako eta 3 hilabete eraiste-obretarako.
- Epeak emakidaren erabakia jakinarazi edo zuinketa-akta sinatu (akta hori beharrezkoa denean) eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.