Edozein lur motatan lurrak mugitzeko eta inausketa eta lur-berdinketa obrak gauzatzeko ematen den lizentzia.
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Proiektu tekniko ikus-onetsia. Bi kopia aurkeztuko dira, bat paperean eta bestea formatu digitalean (formatu editagarri grafikoa DWG formatuan eta idatzia PDF formatuan).
|
- Egoeraren arabera aplikatutako legeriak eskatutako baimenak (Errepideak, URA, etab.) (Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 02/2006 Legearen 210. artikulua).
4 ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. (ALHAO: 14/2014. Data: 5/02/2014.
www.amurrio.org/sites/default/files/ICIO2014.pdf
7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenegatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. (ALHAO: 59/14. Data: 2014/05/28)
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa (Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 LEDen 11.4 artikulua)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea (2006/7/20ko 138 zenbakiko EHAA)
- Udal Hirigintzaren Plangintza.
- Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua (2008/06/26ko 261 zenbakiko BOE)
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Prozedura abian dagoela nahitaezkoa bada lizentziaren eraginpean dauden beste administrazio publiko batzuek txosten bat egitea, kontzejuek barne, Udalak eskabidea aurkeztu dela jakinaraziko die, hilabeteko epean euren eskumenei buruzko txosten bat egin dezaten. Hilabeteko epean ez bada txostenik egiten, udal-lizentzia emateko prozedurarekin jarraitu ahal izango da.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta tasak likidatuko dituzte.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
- Interesdunei, Udaltzaingoari, Administrazio Batzarrei eta Uren Zerbitzuari jakinaraziko zaie.
- Lurrak mugitzeko lizentzia emateak ez du konpromisorik eragingo ondoren eraikuntza-lizentzia eman behar izateko edo hiritartze-proiektua onetsi behar izateko
- Bide publikoetatik igaro behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian.