Alde batetik bestera joateko zailtasunak dira mugitzeko arazoak dituzten pertsona askoren arazoen oinarria. Hori kontuan hartuta, atez ateko garraio-programa honen helburua da gure udalerrian desgaitasunen bat duten eta/edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
Garraio-zerbitzu bat da, desgaitasun fisiko edo psikiko larriak dituzten eta ohiko garraio publikoak erabili ezin dituzten pertsonak garraiatzeko prestatutako ibilgailuekin eginikoa. Oro har, atez ateko zerbitzuak dira, edo eskaera jakinei erantzuten dietenak.
Gaur egun, Arabako zerbitzua Gurutze Gorriaren bitartez ematen da, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuek eta Gizarte Politiken Sailaren eta Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako Batzarraren artean, garraio-zerbitzua garatzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituta.
Printzipioz, Aiarako eremuak ostiraletan du esleituta zerbitzu hau, Artziniegarekin, Aiararekin, Laudiorekin eta Okondorekin batera. Garraioa esleitutako eguna ez den beste batean izan daiteke, baldin eta ez badu esleituta duen lekuak eskatu.
Honako hauek eskatu dezakete zerbitzua:
- Mugitzeko desgaitasunak dituzten pertsonak edo autonomia pertsonal nahikorik ez dutenak eta garraio publiko erregular ohikoak erabili ezin dituztenak, egunean zehar arreta-zerbitzu espezializatuetara joateko Administrazioaren zerbitzuekin eta/edo kontu pertsonalekin lotutako kontuetarako.
Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:
- Interesdunak zuzenean.
- Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: ez dagokio.
Gehieneko legezko epea: ez dagokio.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ez dagokio.
- Egin beharreko joan-etorriari buruzko datuak bilduko dira.
- Eskaera Gurutze Gorriak horretarako emandako fitxan jasoko da.
- Fitxa hori Gurutze Gorriari bidaliko zaio, kudeatu dezan.
- Gurutze Gorriak zerbitzua egin daitekeela egiaztatu ondoren, eskatzaileari abisatuko zaio noiz jasoko duten etxean joan-etorria egiteko.
- Gurutze Gorriaren ibilgailuak garraio-zerbitzua gauzatuko du finkatutako egunean eta orduan.
- Garraioa doan erabili ahal izango da.
- Beharrezkoa denean, eskatzailea beste pertsona laguntzaile batekin joan ahal izango da ibilgailu egokituan.
- Ez dira zerbitzu honetan sartzen Osakidetzak egin behar dituen osasun-lekualdatzeak.
- Garraioa aurrez eskatzea komeni da Oinarrizko Gizarte Zerbitzu honek eskabidea kudeatzeko denbora nahikoa izan dezan eta ondoren Gurutze Gorriak zerbitzuak antolatu ahal izan ditzan.