Arabako Foru Aldundiak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea erakunde autonomoaren bitartez ematen dituen laguntzak dira.
Laguntza hauen helburua da desgaitasun maila (fisikoa, psikikoa edo zentzumenena) aitortua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta desgaitasun horrek eragindako behar espezifikoak artatzea, autonomia eta garapen pertsonala lortzen eta gizarteratzen lagunduz. Horretarako, diru-laguntza bat emango zaie edo erabilera-araubidean lagako zaie laguntza honen onuradunei euren desgaitasuna dela eta dituzten gastuei osorik edo zati batean aurre egiteko, ekintza bat egiteko, laguntza-produktu bat erosteko edo behar duten zerbitzu bat jasotzeko.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Dagokion deialdiaren “diruz lagundu daitezkeen laguntzen katalogoa eta baldintza espezifikoak” eranskinean urtero esleitzen direnak izango dira.
Oro har, arlo hauetan desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten ekintzen, produktuen edo zerbitzuen gastu osoa edo partziala ordaintzeko banakako laguntzak eman ahal izango dira:
- Ohiko etxebizitzarako irisgarritasuna
- Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak
- Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak
- Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak
- Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak eta lekuz aldatzeko gaitasuna areagotzeko laguntzak.
- Laguntza espezializatua: arreta goiztiarra eta lekualdatzea.
- Salbuespenezko laguntzak eta osagarriak.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak laguntza emateko behar diren tresnak eta elementuak dituenean, formula honen bitartez emango ditu nagusiki laguntzak.
Dekretu honek araututako laguntza-produktuak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke.
- Berreskuragarritzat jotzen dira hainbat pertsonak erabili ditzaketenak eta lekuz aldatu daitezkeenak, garraioari dagokion kostuarekin bakarrik.
- Berreskuraezintzat jotzen dira haien ezaugarriak direla-eta besterenezinak diren eta, ondorioz, erabiltzaile bakarrak edo salbuespen gisa hainbat erabiltzailek aldi berean erabil ditzaketenak. Etxeak egokitzeko obra zibilak zein laguntza-produktu berreskuragarriak erabiltzeko behar diren obrak ere berreskuraezintzat joko dira.
Honako hauek aurkeztu dezakete eskabidea:
- Interesdunak zuzenean.
- Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
- Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.
Interesdunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Laguntza honen onuradun izan daitezke laguntza jakin bakoitza esleitzeko baldintza espezifikoez gain (urtero ezartzen direnak) baldintza orokor hauek betetzen dituztenak:
a) Egiazko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan izatea eta bertako edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egin den egunaren aurreko urte osoan.
b) Laguntzaren hartzaileak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun maila izatea laguntzaren bitartez arindu nahi den desgaitasun horretan, 3 urtetik beherakoak direnen kasuan izan ezik. Kasu horretan, baldintza izango da irizpide teknikoen arabera hondar-murrizketa eragin dezakeen heltze-garapenean atzerapen bat izatea.
c) Arabako Foru Aldundiaren zein beste erakunde pribatu edo publikoen hitzartutako edo diruz lagundutako programetan zerbitzu berak jaso ezin izatea.
d) Eskatzaileak 65 urtetik gora baditu, desgaitasuna aitortua izatea adina bete baino lehen.
e) Etxebizitza egokitzeko laguntza-produktuak erosteko kasuan, onuradunek etxebizitzaren ehuneko 50en jabetza izan behar dute, gutxienez, betiere ez badira adingabeak judizialki desgaitasuna duten hemezortzi urtetik gorako pertsonak edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izanik modu iraunkor batean haren legezko ordezkaritza duen aitarekin, amarekin edo anai-arrebekin bizi direnak. Edonola ere, etxebizitza horrek pertsona horren ohiko etxea eta bizikidetza-unitatearen egoitza izan behar du.
f) Egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan izatea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
g) Laguntzen onuradunak aurreko deialdietan jasotako diru-laguntzetatik eratorritako betebehar guztiak beteta izatea.
* Ezingo dira onuraduntzat jo Gizarte Zerbitzuen Arloaren edo haren erakunde autonomo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuaren kontura ematen diren prestazioak edo zerbitzuak jasotzen dituztenak, baldin eta prestazio edo zerbitzu horien helburuak bat egiten badu eskatutako laguntzaren helburuarekin.
*Oro har, 2016ko deialdiaren barruan finantzatuko dira 2015eko irailaren 5a eta 2016ko urriaren 31 bitarteko epean jaso diren laguntzak.
- Eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako eredu ofizialaren arabera. (029. eranskina).
- Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:
- NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.
- Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. Eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.
- Juridikoki gaitasunik ez duten adineko pertsonen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.
- Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko deklarazioa, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko eta/edo transmititzeko (012. eranskina).
- Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (13. eranskina).
- Ekintzaren kostuaren bi aurrekontu edo proformako faktura, laguntza teknikoa edo zerbitzua eskatzen duenarentzat kostua 2.000 eurokoa edo hortik gorakoa denean. Nahikoa da bat izatea zenbateko horretara iristen ez dena. Betebehar horretatik salbuetsita gelditzen da laguntza-proiektua erostea, nahiz eta 2.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan, baldin eta haren espezifikotasuna dela-eta hornitzaile alternatiborik ez badago.
- Gastua eta ordainketa deialdi bakoitzean ezarritako epean egiten badira baina eskaera aurkeztu den eguna baino lehen, arestian ezarritakoa beteko beharko dute eta, horrez gain, jatorrizko faktura aurkeztu beharko dute.
Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:
- Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
- Telefonoz: 945891161
- Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
- Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: eskabideak aurkezteko epea urtero ezarriko da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egindako dagokion diru-laguntzen deialdian. (2016ean maiatzaren 21etik irailaren 16ra arte, biak barne).
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: negatiboa.
- Ezintasun egoera onartuta duten pertsonei banakako laguntzak emateko 2016ko deialdi publikoa.
- Diputatuen Kontseiluaren 20/2014 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, ezintasun egoera aitortuta duten pertsonei emango dizkieten banakako dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituena.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (98 zenbakiko ALHAO, 2014/09/01ekoa)
- Erreferentziazko gizarte-langilearekin hitzordua hitzartu ez bada, hitzordua eskatu behar da.
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak berrikusiko dira, eta akatsak edo falta dena zuzenduko da, hala badagokio.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan grabatuko da.
- Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera bidaliko da.
- Eskabidea jaso eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean erregistratuko da.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Desgaitasuna duten Pertsonen Arloko Zuzendariordetza Teknikoak ebazpen-proposamena emango du, horretarako eratutako balorazio-batzordeak eskaerak baloratu ondoren.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen organo eskudunak ebazpena emango du.
- Interesdunari laguntza emango zaion edo ukatu zaion jakinaraziko zaio, ebazpenaren bitartez.
- Esleitutako zenbatekoaren ordainketa egingo da, enpresa hornitzaileak faktura aurkeztu ondoren eta hori ordaindu dela egiaztatu ondoren (sinadura eta zigilua duen fakturaren, hartze-agiriaren edo banku-kopiaren bitartez). Jatorrizko faktura eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
- Legez bereizi gabeko ezkontideak, izatezko bikoteetako kideak eta, hala badagokio, seme-alaba adingabeak eta/edo guraso-ahal luzatua edo birgaitua duten eta judizialki desgaituta dauden seme-alaba adinez nagusiak. Salbuetsita geldituko dira gurasoen baimenarekin horien mende bizi ez diren seme-alaba adingabeak.
- Halaber, legezko bereizketen kasuan edo ezkontza-loturarik edo izatezko bikoterik ez dagoenean, baita horretarako ebazpen judizial bat dagoen kasuetan ere, guraso batek eta pertsona horrekin bizi diren seme-alaba guztiek osatuko dute familia-unitatea, betiere aurreko atalean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, beste gurasoren bat baldin badago, pertsona hori ez da familia-unitatearen parte izango.
- Pertsona bat ezin da bi familia-unitateren parte izan aldi berean.
- Nolanahi ere, bizikidetza-unitate batean daudela ulertuko da, Foru Dekretuan ezartzen diren ondoreetarako, prestazioa jasotzen duen pertsonarekin bizi diren eta adinaren baldintza betetzen ez duten seme-alabak, baldin eta haien aurreko ahaideen PFEZaren aitorpenean ondorengo ahaideengatiko murrizketa eragiten badute.
- Errenten eta diru-sarreren eta ondarearen kalkulua. Onuraduna izateko eta, ondorioz, laguntzen hartzaile izateko edo, hala badagokio, kontzeptu horren bitartez aitortzeko ehunekoa finkatzeko, bizikidetza-unitaterako dagokien deialdietan urtero finkatzen diren muga ekonomikoak hartuko dira kontuan.
- Laguntza horiek jasotzeko gainditu ezin diren familia diru-sarreren muga-koadroa ez zaie aplikatuko 2016. urteko deialdian jasotako Laguntza Espezializatuari buruzko laguntzei.
- Laguntzak justifikatzeko, ezingo dira eskudirutan ordaindu 2.500 euroko edo hortiko gorako eragiketak.
- Ez dira gastuen justifikazio gisa onartuko, honako datu hauek argi identifikatuta ez dituzten fakturak eta/edo ordainagiriak:
- Igorlea, izena, izen soziala eta NANa edo IFZrekin.
- Hartzailea, izena, izen soziala eta NANa edo IFZrekin.
- Gastuaren helburua.
- Data.
- Faktura-zenbakia.
- Halaber, ezingo dira justifikazio-gastu gisa onartu PFEZen (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga) konturako atxikipen arloko Zerga Araudia betetzen ez duten fakturak edo ordainagiriak.
- Faktura elektronikoak erabili ahal izango dira justifikatzeko baliabide gisa.