Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.6
Ondasun higiezinen gaineko zerga – etxebizitzarako hobaria eskatzea, diru-sarreren arabera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Beren ohiko etxebizitzarentzat ezarritako baremoaren azpiko errentak dituzten titularrek zergaren % 99ko murrizketa jasotzeko eskubidea dute, etxebizitzan bizi direnen diru-sarreren eta bertan bizi den edo familia-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • Eskaera aurkezten den urtearen aurreko ekitaldiari dagokion PFEZren aitorpena, etxebizitzan bizi diren guztiena.
  • PFEZren autolikidazioa aurkezteko betebeharrik izan ezean, Arabako Foru Aldundiak egindako diru-sarreren ziurtagiri bat.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Ondasunak lokalizatzeko oharra eskatuko zaio Jabetzaren Erregistroari.
  5. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  6. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  7. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.

Oharrak / Azalpenak
  • Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
  • Hobaria eskaera egin eta hurrengo urtean hasiko da ondoreak izaten, hiru urtez (berritu daiteke).
  • Higiezinak etxebizitza- erabilera bakarrik izango du eta subjektu pasiboaren ohiko bizilekua izango da.
  • Ez subjektu pasiboak ez etxebizitzan bizi diren gainerako pertsonek ezin izango dute etxebizitza-erabilera bakarrik duen beste higiezinik eduki.
  • Hobaria emateko, eskariari dagokion ekitaldiaren aurreko urteko diru-sarrerak hartuko dira kontuan.
  • Hobaria etxebizitzei aplikatuko zaie, baldin eta errentari eta egoiliarrei dagozkien baldintza hauek betetzen badituzte:
              - Urtean 7.000 euro baino gutxiagoko errenta, etxebizitzan subjektu pasiboa bakarrik bizi bada.
              - 14.000 euro baino gutxiagoko errenta, etxebizitzan bi pertsona bizi badira.
              - 21.000 euro baino gutxiagoko errenta, etxebizitzan bi pertsona baino gehiago bizi badira.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK