Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda eta Estatistika
2.11
Helbidea aldatzea trafiko zuzendaritza nagusian
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Trafikoko Zuzendaritza Nagusian ibilgailu baten edo ibilgailua gidatzen duen pertsonaren helbidea aldatzean datza. Nahitaezkoa da eskatzailearen bizilekua Amurrion egotea.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak, betiere bizilekua Amurrion badu.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. “DGTn HELBIDEA ALDATZEKO ESKAERA” DERITZON INPRIMAKIA.
  2. Eskatzailearen NANa.
  3. Ibilgailuaren zirkulatzeko baimena, baldin eta bertan helbidea agertzen bada.
  4. Ibilgailuen azterketa teknikoaren txartela (IAT)
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Udalak hilero bidaltzen ditu aurkeztutako eskaerak Arabako Trafikoko Zuzendaritza Nagusira, huraxe baita eskaerak izapidetzeko organoa.

Aplika daitekeen legeria
  • 2014ko ekainaren 1ean sinatutako hitzarmenarekin bat egiteko protokoloa (Tokiko Gobernu Batzordearen 2014ko martxoaren 27ko akordioa). 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. 60. artículua (2015eko urriaren 31ko 261 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
  1. Interesa duen pertsona udal-erroldan ageri dela egiaztatu behar da.
  2. Agiriak bildu eta zirkulatzeko baimena zigilatu behar da, baldin eta agiri horretan eskatzailearen helbidea ageri bada.
  3. Sarrera erregistratu behar da.
Ondorengo izapideak
  1. DGTn HELBIDEA ALDATZEKO ESKAERAK hilean behin eta eskaneatuta igorri behar dira Trafikoko Zuzendaritza Nagusira, posta elektronikoz. Jatorrizko agiriak artxibatu egingo dira.
  2. Eskatzaileak bere izenean ibilgailuren bat badu eta zirkulatzeko baimenean helbidea ageri bada, agiria zigilatu egingo da, jakinarazte aldera helbidea ez dela berbera. Ez da baimenaren edo lizentziaren kopiarik egingo.
Oharrak / Azalpenak
  • Helbide-aldaketa udaletxean eta Arabako Trafikoko Probintzia Buruzagitzan egin daiteke.
  • Interesa duen pertsonari ez zaio gidabaimen edo zirkulatzeko baimen berririk igorriko.
  • Helbidea duten zirkulatzeko baimenak zigilatu egingo dira eta hauxe jarriko zaie: “helbide berria ez dator bat zirkulatzeko baimenean agertzen denarekin”.
  • Helbide-aldaketa Trafikoko Probintzia Buruzagitzan egin ahal izango da. Gasteiz Hiribidea, 13-15. PK 01008 - VITORIA – GASTEIZ. Telefonoa: 945 222 058.
  • Izapide honen titulartasuna DGTri dagokio, Arabako Trafikoko Buruzagitzaren bitartez; Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat dauka sinatuta, bertako biztanleei izapide hauek errazteko. Beraz, izapidetzeko epea erakunde horrek izapideak egiteko behar duen denboraren araberakoa izango da.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA