Hautesle-erroldaren aurka erreklamazioa egitea da, akats baten ondorioz hauteslea erroldatik kanpo gelditu delako edo sartu dutelako, edo bere datuak gaizki daudelako.
Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten Amurrioko biztanle guztiek.
HAUTESLE-ERROLDAREN AURKA ERREKLAMAZIOA EGITEA.
NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena, kasuan kasukoa eta betiere jatorrizko agiria.
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Erreklamazioa aurkeztutakoan, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak ebatziko du, erreklamazioa jaso eta 5 eguneko epean, eta ebazpena erreklamazioa egin duen pertsonari jakinaraziko dio.
Ebazteko epea 3 egunekoa izango da, baldin eta hauteskundeak antolatzen badira eta erreklamazioa hautesle-erroldaren erakustaldian egin bada.
- Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoa (1985eko ekainaren 20ko 147 zenbakiko BOE)
- “Hautesle-erroldaren aurkako erreklamazioa” deritzon inprimakia bete behar da.
- Erreklamazioa Udalaren bitartez aurkezten bada, idazkaritzak ziurtatu egingo du erreklamazioa egin duen pertsona udalerrian bizi dela.
- Erreklamazioa eta egiaztagiriak Hautesle Erroldaren Bulegora igorri behar dira.
- Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak ebatziko du, eta ebazpena erreklamazioa egin duen pertsonari jakinaraziko dio.
- Udal bakoitzak ofizioz inskribatzen ditu hautesle-erroldan bere udalerrian bizi diren pertsonak. Hautesle-errolda iraunkorra da eta hilero eguneratzen da, hilabete bakoitzeko lehenengo eguneko datuekin.
- Hauteskunde baterako indarrean dagoen hautesle-errolda deialdia egin baino bi hilabete lehenago ixten da, hilabete horren lehen egunean hain zuzen, bozkatzeko egunean adinez nagusi diren pertsona guztien inskripzioekin.
- Erreklamazioa Arabako Hautesle Erroldaren Bulegoan ere egin ahal izango da: Gaztelako Atea, 9 eta 11. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 154 730. Faxa: 945 143 164.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.