Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.5.2
Ahultasun-egoera larrian dauden herrialdeetako adingabeak udan hartzeko diru-laguntzen eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Diru-laguntzen urteko deialdi honen helburua izan da hainbat motibo tarteko, besteak beste, natura-hondamendiak, gatazka armatuak eta abar, ahultasun-egoera larrian dauden herrialdeetakoak diren eta udako hileetan Amurrio udalerriko familiek hartzen dituzten umeak hartzeko programak finantzatzea.

Programa horiek adingabe horien ongizatean eta gure udalerriko herritarren artean elkartasun-kultura sortzen laguntzen dute, elkarte, erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek babestuta.

Nork eska dezake?

Diru-laguntzak deialdi honen helburuarekin bat datozen ekintzak antolatzen dituzten elkarte, erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskatu ahalko dituzte. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Formalki eratuta eta inskribatuta egon beharko dute dagokien erregistroan, eskabideak aurkezteko azken eguna baino urtebete lehenago, gutxienez.

b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan.

c) Aurreko deialdietan Amurrioko Udalak finantzatu baditu, epe barruan aurkeztu behar izan dituzte, horretarako bete beharreko baldintzetan, likidazioak eta aurretik aipatutako proiektuen jarraipen-txostenak.

d) Esperientzia egiaztatua ziurtatu beharko da deialdi honen helburu diren ekintzetan, eta erakutsi beharko dute gaitasuna dutela programatzen diren eta finantza-laguntzen helburu diren proiektuen garapenari eusteko.

e) Gaitasuna izan beharko dute elkartasuna mobilizatzeko, berezko baliabideak eta pribatuak sortzeko eta beste erakunde eta/edo organismo batzuetako finantza-laguntzak lortzeko.

Eskabidea 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) ahultasun-egoera larrian dauden herrialdeetako adingabeak udan hartzeko diru-laguntzak emateko urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

  • ESKABIDEA, EREDU OFIZIALAREN ARABERA, erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatuta.
  • Erakundea Euskal Autonomia Erkidegoan dagokion Administrazio Erregistroan (edo dagokiona) inskribatu delako frogagiria. - Eskabidea formalizatzen duen pertsona fisikoaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta erakunde eskatzailearen izenean eta ordezkaritzan jardun dezakeelako frogagiria.
  • Eskabidearekin batera, dituzten giza baliabideen txostena eta organigrama erantsi ahalko ditu eta loturaren eta dedikazioaren ezaugarriak zehaztu.
  • Aurreko urteko balantze ekonomikoa; berariaz aipatu beharko dira jasotako laguntzak, horien jatorria eta zenbatekoa. Halaber, sortutako berezko baliabideak aipatuko dira.
  • Amurrion hartzea aurreikusten den umeen inguruko gastuen aurrekontu xehatua, bai eta aurkezten diren tokiko edo berezko baliabideak eta beste erakunde batzuei eskatutako edo horiek emandako diru-laguntzak ere.
  • Estatutuen kopia legeztatua; era berean, Identifikazio Fiskaleko Kodea eta hirugarren alta erantsiko dira, behar bezala beteta, banku-kontuko datuekin, dagokion diru-laguntza ordaintzeko.
  • Erakundea zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketan egunean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Erakunde eskatzaileak Diru-laguntzei buruzko Legearen (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako diru-laguntzak eskuratzeko debekurik ez duelako adierazpena.
  • Erakunde eskatzaileak deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako balorazio-irizpideak kontuan hartuta egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

 Telefonoa: 945. 891.161 (zalantzak argitzeko)

Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen esanahia: ezezkoa.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako diru-laguntzaren eskabidea erregistratuko da.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko da eta, hala badagokio, zuzentzeko eskatuko da.
  3. Aurkeztutako proiektuak baloratuko dira.
  4. Diru-laguntzen deialdiari buruzko ebazpen-erabakiaren proposamena egingo da.
  5. Alkatetza-dekretuaren edo Tokiko Gobernu Batzordeko erabakiaren bidez emango da deialdiaren ebazpena.
  6. Ebazpenaren berri emango zaio eskatzaileari.
  7. Emandako laguntzaren hitzarmen arautzailea sinatuko da eta, hura sinatu ondoren, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da.
  8. Proiektua gauzatu izanaren frogagiria aurkeztu ondoren, hura egiaztatuko da eta Alkatetza-dekretuaren edo Tokiko Gobernu Batzordeko erabakiaren bidez ebazten den diru-laguntzaren likidazio-proposamena egingo da.
  9. Gainerako % 50 ordainduko da, emandako diru-laguntza likidatzeko erabakia hartu ondoren.
  10. Espedientea artxibatuko da.
Oharrak / Azalpenak
  • Diru-laguntzak urtekoak dira; beraz, hasitako eta dagoeneko diruz lagundutako programekin jarraitzeko egiten den edozein eskabideren kasuan, beste esleipen bat egin beharko da hurrengo deialdi batean
  • Diruz lagundu ahalko dira hartuko diren umeen joan-etorrien gastuak, jatorrizko herrialdetik Amurrio udalerrirainokoak, bai eta bertan dauden bitartean kudeatzen diren aseguruen ondoriozko gastuak ere, gehienez 600 euro lekuz aldatutako ume bakoitzeko, eta laguntza ezingo da izan, inolaz ere, gastu horien kostu erreala baino handiagoa.
  • Amurrioko Udalak udako harrera-programetarako ematen dituen diru-laguntzen bidez, Amurrio udalerriko familia hartzaileek egindako ekarpenak konpentsatzeko izango dira, eta aurreko puntuan aipatutako diruz lagun daitezkeen gastuen artean daude.
  • Deialdi honetarako aurrekontuaren zenbatekoa dela eta, programa bakoitzerako emango den diru-laguntzaren zenbatekoa ezarri ondoren, horiek murriztu ahal izango dira horientzako guztientzako antzeko ehunekoak, diruz lagunduko diren programen artean deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak sartu ahal izateko.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA