Diru-laguntza izendunen bidez emandako laguntza ekonomikoak dira (horien zenbateko bereziak udal-aurrekontuetan daude jasota), eta beren jarduera Amurrio udalerrian irabazi-asmorik gabe egiten duten eta Gizarte Zerbitzuen arloari lotuta dauden elkarteei zuzenduta daude.
Diru-laguntzak jaso ahalko dituzte egoitza Amurrion duten eta jarduerak udalerrian gizarte-eremuan egiten dituzten elkarte edo erakundeek (desgaitasuna, immigrazioa, gizarte-inklusio prozesuan dauden kolektiboentzako laguntza etab.).
Eskabidea legezko ordezkariaren bidez aurkeztu beharko dute, estatutuetan ezarritakoari jarraikiz.
Era berean, diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte, halaber, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek eta egoitza beste udalerri batean dutenek, betiere diruz lagunduko den jarduera interes orokorrekoa bada eta onurarik badakarkio udalerriari gizarte-arloaren barruan.
- Eskabide-orria (I. eranskina)
- Elkartearen IFKren fotokopia.
- Elkartearen ordezkariaren edo arduradunaren NANaren fotokopia.
- Elkartearen estatutuen eta Zuzendaritza Batzordearen eraketaren kopia; horren bidez, eskatzailearen ordezkaria egiaztatu behar da.
- Eusko Jaurlaritzaren elkarte eta erakundeen erregistroan izena eman izanaren ziurtagiria.
- Hirugarrenen alta behar bezala beteta. (II. eranskina)
- Diru-laguntza eskatzeko idatzia (I. eranskina) eta, hala badagokio, aurreratzeko idatzia.
- Diruz lagunduko den jardueraren aurrekontua, gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena duena.
- Urte naturalean garatuko diren eta diru-laguntzaren helburu diren jardueren proiektu xehatua; bertan, behintzat, jarduera bakoitzaren deskribapena, zeini zuzenduta dagoen eta helburuak zehaztuko dira.
- Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen erantzukizun-adierazpen (III. eranskina), Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren 14.1.e artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta diru-laguntzak ordaintzeko eskakizunak betetzen dituelako eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluko 2 eta 3 zenbakietan adierazten diren debekurik ez duelako adierazpena ere.
- Diru-laguntza 3.000 €-tik gorakoa bada, Arabako Foru Aldundiak zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko emandako agiria eta gizarte-segurantzarekiko ordainketak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
- Beste erakunde publikoren edo pribaturen batean jarduera berbererako diru-laguntza eskabiderik aurkeztu bada, eskabidean berariaz aipatuta egongo da hori, eta, gainera, aditzera emango da finantzaketa eskabidea beste zein erakundetan aurkeztu den; eskaturiko, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoa ere argi adierazi beharko da.
- Ordaintzeko eskaera-orria (I. eranskina), hala badagokio, eta diru-laguntzaren frogagiria.
- Diruz lagundutako gastu eta diru-sarreren balantzea; horrek proiektuan aurkeztutako hasierako aurrekontuaren gastu bera edo handiagoa izan beharko du; bestela, diru-laguntza proportzioan jaitsi ahalko da.
- Egindako jardueren memoria.
- Amurrioko Udalak emandako diru-laguntzaren helmugaren zinpeko adierazpena (IV. eranskina) eta gainfinantzaketarik ezarena.
- Fakturen zerrenda (V. eranskina), bakoitzari zenbaki korrelatiboa ematen diona eta behintzat faktura ematen duen enpresa edo erakundearen izena, IFK, kontzeptua eta zenbakia adierazten dituena. Behar bezala frogatutako fakturek guztira emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa izan beharko dute.
- Aurtengo ekitaldiari dagozkion ordaindu gabeko kopuruen likidazioaren frogagiria eta, hala badagokio, eskabidea; gastua JATORRIZKO FAKTURAren bidez egiaztatu beharko da eta ordainketa honela:
- Banku-transferentzia: banku-transferentziaren frogagirien kopia.
- Taloi izenduna edo eramaileari: bankuko kontu-laburpena; bertan, konturako kargua jasoko da.
- Eskudirutan: komeni da horrela ez ordaintzea; izan ere, fakturan zalantzarik gabe egiaztatuta geratu ezean, enpresa hornitzaileen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira (VI. eranskina).
- 300 €-tik beherako fakturen ordainketa ez da egiaztatu behar izango, betiere horiek guztira diru-laguntzaren % 50 gainditzen ez badute.
- Aurkeztutako fakturen zenbatekoa emandako diru-laguntza baino baxuagoa bada, elkarte interesdunak agiri bat aurkeztu ahalko du adierazten duena elkarteak ez duela aurkeztutakoak baino faktura frogatzaile gehiago (VII. eranskina).
Gai honi lotutako edozein kontsulta egiteko:
- Telefonoz: 945 891 161 (luz. 142 / luz. 143)
- Helbide elektronikoa: isaenz@amurrio.eus
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa.
- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (285 zenbakiko BOE, 1992ko azaroaren 27koa)
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa
- 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duena.
- Erregistro Orokorrean dokumentazioa sartzea.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dokumentazio guztia aztertzea, eskakizun bakoitza betetzen dela egiaztatzeko.
- Zuzendu daitezkeen hutsak antzematen direnean, elkarteari jakinaraziko zaio eta 10 egun balioduneko epea emango zaio zuzentzeko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 71.2 art.). Frogagiriak hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu ezean, elkarteari eskatuko zaio 15 egun balioduneko epean aurkezteko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 70.3 art.).
- Elkartze-mugimenduari atxikitako gizarte-langilearen txosten teknikoa.
- Kontu-hartzailetza Arloak eta Aurretiko Fiskalizazio Arloak emandako beharrezko Kreditua Atxikitzeko Txostena ematea.
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia edo Alkatetza-dekretua ematea. Elkarteari erabakiaren edo ebazpenaren berri emango zaio.
- Jarduera amaituta, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte, diru-laguntza likidatzeko frogagiriak aurkeztuko dira: ikus “EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA" atala.
- Elkartze-mugimenduari atxikitako gizarte-langilearen txosten teknikoa, jarduera egiten dela egiaztatzen duena.
- Aurretiko fiskalizazio-txostena eta onartutako gastuen frogagirien zenbatekoa zehazten duen txostena, biak Kontu-hartzailetza Arloak emandakoak.
- Tokiko Gobernu Batzordeak erabakia hartuko du edo alkatetza-dekretua emango da diru-laguntzaren bigarren ordainketaren eta/edo likidazioaren gainean.
- Elkarteari erabakiaren edo ebazpenaren berri emango zaio.
- Espedientea artxibatuko da.
- Urtean emandako diru-laguntza frogatu eta likidatu ondoren, elkarteak hala eskatzen badu, aurkeztutako jatorrizko fakturak itzuliko dira, horiek frogatzeko