Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.1
Hirigintza-informazioari buruzko kontsulta
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Informazio idatzia, finka edo higiezin jakin bati ezarri dakizkiokeen hirigintza-araubideari eta baldintzei buruz edo, oro har, plangintzari buruz.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Informazio-eskariaren oinarri den finkaren edo higiezinaren identifikazio argia (katastro-erreferentzia, identifikazio-planoa...).
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 1 hilabete
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (urriaren 30eko 7/2015 LEDen 13. art / HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea. 9. artikulua (2006/7/20ko 138 zenbakiko EHAA)
- Udal Hirigintzaren Plangintza.
- Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua. 4.2c) y 5 c) artikuluak (2008/06/26ko 261 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA