Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.7
Ondasun higiezinen gaineko zerga – “etxebizitza hutsen programari” lagatako higiezinentzako hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

“Etxebizitza hutsen programaren” baitan emango diren higiezinen titularrek eskubidea dute % 10eko beherapena izateko zergaren urteko kuotan.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • Aldeek sinatutako lagapen-kontratua.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.

Oharrak / Azalpenak
  • Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
  • Hobaria eskaera egin eta hurrengo urtean hasiko da ondoreak izaten.
  • Gehienez ere programak irauten duen urteetan zehar aplikatuko da, lagapen-kontratuaren datatik zenbatzen hasita.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK