Muga eta/edo arazo fisiko, psikiko eta/edo sozial batzuk zein garraio kolektiboa erabiltzeko mugikortasun-zailtasunak direla-eta pertsona batek duen egoera aztertzen da, zein desgaitasun maila duen zehazteko.
Pertsonak dituen desgaitasunez gain, hala badagokio, gizarte-faktore osagarriak ere baloratuko dira; esaterako, pertsona horren gizarteratzean eragina izan dezaketen hauek: familia-giroa eta lan-, hezkuntza- eta kultura-egoera. Desgaitasun-egoera baloratzeko eta desgaitasun-maila zehazteko, aurretik organo tekniko eskudunek aztertu beharko dute interesduna.
Desgaitasun-maila ehunekoen bitartez neurtzen da, eta desgaitasuna duen pertsona bat halakotzat jotzeko, % 33eko edo hortik goragoko desgaitasun-maila izan behar du.
Oro har, desgaitasun-egoera batean dauden zantzuak izan ditzaketen pertsonek eska dezakete, betiere gutxienez 6 hilabete igaro badira diagnostikoa eta/edo errehabilitazioa, tratamendua edo esku-hartzea egin direnetik.
Horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Amurrioko udalean erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den unean.
- NANa edo AIZa izatea, eta indarrean egotea. Eskatzaileak komunitate barruko atzerritarrak badira, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:
- Interesdunak zuzenean.
- Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
- Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.
- Desgaitasuna aitortzeko eskabidea (002. eranskina)
- Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:
- NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.
- Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio.Horrez gain, 8. Eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.
- Adingabeen kasuan:familia-liburua; banantze edo dibortzioen kasuan, zaintza arautzen duen hitzarmena; familia-harreraren kasuan, hori eratzen duen administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.
- Juridikoki gaitasunik ez duten adineko pertsonen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.
- Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko deklarazioa, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko eta/edo transmititzeko (012. eranskina).
- Interesdunak dituen edo eska ditzakeen txosten mediko eta/edo psikologikoak, pertsonaren egoera egiaztatzen dutenak eta desgaitasunaren kalifikazio-eskabideari eusten diotenak (ospitaleko alten txostenak, espezialisten kontsultak, etab.).
- Gizarte-faktore osagarriak (hezkuntza, lan edo etxebizitzaren arlokoak...) baloratzeko balio dezaketen beste agiri batzuk.
- Interesdunaren Osasun Txartela.
Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:
- Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
- Telefonoz: 945891161
- Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
- Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea:gehieneko legezko epea.
Gehieneko legezko epea:hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskabidea jaso den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia:negatiboa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (98 zenbakiko ALHAO, 2014/09/01ekoa)
- 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun-maila aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa
- Eskabidea eta agiriak jaso, erregistratu eta egiaztatu egingo dira, eta, hala badagokio, zuzendu egingo dira egon daitezkeen akatsak edo falta den informazioa.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan grabatuko da.
- Interesdunari hitzordua emango zaio Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoak (Gasteizen dago) Desgaitasuna baloratu diezaion.
- Espedientea Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaliko zaio.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratu egingo du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Baloraziorako Unitate Teknikoko taldeak esleitutako hitzorduan desgaitasun-maila balioztatuko da. Hitzordurako ezarritako egun horretan, interesdunak Desgaitasuna Baloratzeko Oinarrizko Zentrora joan beharko du. Zentroa Manuel Iradier, 17 helbidean dago, Gasteizen.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kudeaketa-zuzendaritzak desgaitasunmailaren ebazpena emango du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraziko dio interesdunari
- Interesdunak zailtasunak baditu Desgaitasuna Baloratzeko Oinarrizko Zentrora joateko, garraio egokitua eskatu ahal izango du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hara joateko. Garraio hori doan erabili ahal izango da.
- Ebazpena ematen denean erregistratuko da eskabidea Amurrioko Udalean.
- Jakinarazpena jaso ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hitzordua eskatzea gomendatzen da lortutako desgaitasun-mailaren arabera baliabideak eta/edo prestazioak balioztatzeko.
- Desgaitasun-maila berrikusi ahal izango da hasierako balorazio-eskabidearen jatorrizko egoeran aldaketak gertatu badira.Berrikuspen hori ofizioz edo interesdunak hala eskatuta egin dezake Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.