Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.2.2
Desgaitasuna egiaztatzen duen txartelaren eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Desgaitasuna egiaztatzen duen txartelaren helburua da pertsona titularrak duen desgaitasunaren lekukotza sinesgarria ematea, organo eskudunak emandako desgaitasun mailari buruzko ebazpena gorabehera.

Desgaitasun-txartela dokumentu pertsonala eta besterenezina da, eta horren pertsona titularrari aitortutako desgaitasun maila egiaztatzen dio.

Beti aurkeztuko da dagokion nortasun-agiriarekin (NANa edo AIZa edo, erkidego arteko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko Ziurtagiria); horrela, txartelaren pertsona titularrari desgaitasun-mailaren inguruko ziurtagiria izatearen ondoriozko eskubideak bermatuko zaizkio.

Txartel egiaztatzaileak erabakiko du ebazpenean adierazten den indarraldia; mugagabea izan ahalko da, edo baliozkotasun-data zehaztuko du, balorazioa behin-behinekoa bada.

Nork eska dezake?

Eskabidea egiteko orduan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren eta Amurrio udalerrian erroldatuta dauden pertsonek, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta dutenek eta dagokion indarreko nortasun-agiria dutenek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

  • DESGAITASUNA EGIAZTATZEN DUEN TXARTELAREN ESKABIDEA
  • Indarreko NANaren eta AIZen fotokopia.
  • Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
GOFEren Balorazio eta Orientazio Zentroa
Manuel Iradier kalea, 27, behea. Vitoria-Gasteiz
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
GOFEren Informazio eta Gizarte Zerbitzuen Bulegoa
Diputazio kalea, 13. Vitoria- Gasteiz
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
GOFEren Balorazio eta Orientazio Zentroa
Manuel Iradier kalea, 27, behea. Vitoria-Gasteiz
Posta arrunta
Posta arrunta
GOFEren Informazio eta Gizarte Zerbitzuen Bulegoa
Diputazio kalea, 13. Vitoria- Gasteiz

Helbide elektronikoz: izen-abizenak, NANa/AIZa eta helbidea adierazita

Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: legez ezarritako gehiengoa.

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Ez-erantzunaren eragina epe barruan: ez dagokio.

Ondorengo izapideak

Eskabidea Amurrioko Udalean aurkezten bada:

  1. Eskabidea bildu, egiaztatu eta sarrera-erregistroan sartukoa da.
  2. Eskabideari irteera emango zaio eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaliko zaio, izapidetzeko.
  3. Eskabidearen kopia eskatzailearen espedientean artxibatuko da.

Ondorengo izapideak
  1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Minusbaliotasunaren Balorazio eta Orientazio Zentroan sartuko da.
  2. Postaz bidaliko zaio txartela ohiko etxean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eginiko txartelen hurrengo bidalketan.
Oharrak / Azalpenak
  • Desgaitasun-maila egiaztatzeko txartela ofizioz emango zaie ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten pertsona guztiei.
  • Berriro emango da txartela, desgaitasun-maila aldatzen bada edo erabiltzailearen datu pertsonalak aldatu badira
    - Txartel baten pertsona titularrari aitortutako desgaitasun-maila aldatzen denean eta aitortutako desgaitasun-maila berria ehuneko 33tik beherakoa denean, titularrak txartela bueltatu beharko du, 10 eguneko epean, ezabatzeko eskatzen zaionetik.
    - Ordea, aitortutako desgaitasun-maila ehuneko 33tik gorakoa denean, beste txartel bat emango da eta, bertan, datuak eguneratuta egongo dira, onuradunak aurreko txartela itzultzen duenean.
    - Erabiltzaileak erroreren bat antzematen badu bere datu pertsonaletan, eskatu beharko du beste txartel bat emateko, informazio hori aldatzeko. Txartel berria jaso aurretik, datu akastunak dituena itzuli beharko du.
  • Txartelaren kopia eskatzea. Galdu duelako, lapurtu diotelako edo apurtu delako txartel berria eskatzen duen onuradunak beste bat eskatu ahalko du eta, horretarako, goian aipatutako eskabidea bete beharko du, aurretik aipatutako baliabideen bidez. Eskabidea txartela lapurtzearen ondorioz egiten bada, dagokion salaketa ere aurkeztu beharko da.
  • Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela eduki ezean, desgaitasun-mailaren ziurtagiria aurkeztu beharko da hura egiaztatzeko.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA