Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.2.1
Euskara ikasteko bekak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrion erroldatuta dauden eta HABEren ziurtagiria duen euskaltegiren batean euskara ikasten ari diren herritarrentzako diru-laguntza da.Eskaerak ikasturtea bukatu eta bertaratze-ziurtagiria jaso ondoren aurkezten dira.Ikasturtea aurreko urteko urriaren 1ean hasiko da, eta abian dagoen urteko irailaren 31n bukatu.
Nork eska dezake?

Interesdunek edo haien legezko ordezkariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 16 urtetik gora izatea, Amurrion erroldatuta egotea eta eskola-ordu guztien % 80ra edo gehiagora bertaratu izanaren ziurtagiria edukitzea.Halaber, euskara ikasten daraman urteetan, ezingo du Amurrioko Udalarengandik 1.961,06 € baino gehiago jaso, euskara ikasteko diru-laguntzen kontzeptuan.Hor sartzen dira nork bere kontura ikasteko ziurtagiridun ikastaroak eta ziurtagiridun barnetegietan egindako egonaldiak.


Ikastaroen kasuan, Amurrioko Udalaren diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen prezioaren % 75 izango da; barnetegien kasuan, berriz, diru-laguntzak egonaldi-gastuak ere barne hartuko ditu.


Aurkeztu beharreko agiriak

URRIAREN 1etik 31ra:


  • Beka eskaera inprimakia (I. eranskina).
  • Gehiegizko diru-laguntzarik jaso ez dela esaten duen zinpeko adierazpena (II. eranskina).
  • Ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria; bertan adierazi beharko da matrikularen prezioa zein den eta ikaslea eskolen % 80ra edo gehiagora joan dela.
  • Ordainketa egin izanaren banketxeko ziurtagiria.
  • Hirugarrenen alta (III. eranskina); soilik diru-laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo banketxeko datuak aldatu nahi direnean.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Posta arrunta: gutun-azal irekian, entregatu zen epea adierazita gera dadin


Zalantzarik izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 945.89.11.61

Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unetik aurrera zenbatzen hasita.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.


Ondorengo izapideak
  1. Erregistroa egin aurretik, Euskara Zerbitzuan zer agiri aurkeztu behar diren egiaztatzea gomendatzen dugu.
  2. Agiriak Erregistro Nagusian aurkeztea.
  3. Euskara Zerbitzuak agiri guztiak aztertzea, oinarrietan ezarritako baldintzak (errolda, adina, bertaratzea, ordainketa, HABEren diru-laguntza, gehiegizko finantzaketarik ez egotea eta euskalduntze-prozesu osoan 1.961,06 €-ko zenbatekoa ez gainditzea) betetzen direla egiaztatzeko.Zuzen daitekeen akatsen bat hautemanez gero, horren berri emango zaio interesdunari eta 10 egun balioduneko epea emango zaio hautemandako akatsak zuzentzeko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 71.2 artikulua).
  4. Euskara Zerbitzuaren txosten-teknikoa.
  5. Esku-hartze sailak emandako Kreditu Atxikipenari buruzko txostena.
  6. Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa edo Alkatetzaren dekretua.
  7. Emandako diru-laguntzak argitaratzea www.amurrio.eus webgunean eta iragarki-taulan.
  8. Interesdunek gutun sinestamendatu bat jasoko dute diru-laguntza guztiz edo hein batean ukatu zaienean soilik.
  9. Espedientea artxibatzea.
Ondorengo izapideak
Egindako emakidak  Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari jakinaraziko zaizkio.
Oharrak / Azalpenak
Diru-laguntza hau bateragarria da beste diru-laguntza batzuekin, esaterako, HABEk emandakoekin.
Izapidetzen duen unitatea
EUSKARA ZERBITZUA