Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.2.2
Aisialdiko begirale eta zuzendari titulu ofiziala lortzeko bekak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofizialak lortzeko bekak ematean datza, oso-osorik euskaraz emandako ikastaroen bitartez.
Nork eska dezake?

Interesdunek edo legezko ordezkariek aurkeztu ahalko dute eskaera, honako baldintza hauek betez gero: 16 urtetik gora izatea, Amurrion erroldatuta egotea eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofiziala lortu izana.

Egindako ikastaroaren araberakoak izango dira bekak, eta lehenik eta behin 2016. urtean (2016ko urriaren 1era arte) emandako titulu ofiziala jaso izana frogatu beharko da (edo, titulua izapidetzeko bidean badago, aisialdiko eskola batek edo homologatutako enpresa zein erakunde batek emandako ziurtagiria, hori horrela dela egiaztatzeko). Bekaren zenbatekoa ordaindutako matrikularen eta, halakorik egotekotan, egonaldiak eragindako gastuen % 50 izango da.

Ikastaroak oso-osorik euskaraz izan beharko dira. Horrez gain, aisialdiko begirale edo zuzendari titulu lortzeko ikastaroak gutxienez 200 ordu teoriko izan beharko ditu.

Begirale ikastaroa egitearen truke gehienez ere 200 euro jasoko dira; zuzendari ikastaroaren truke, berriz, 90 euro.

2016 ekitaldirako esleitutako beken zenbateko osoa, gehienez ere, 2.050 €-koa izango da.Epe barruan aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko gehienezko kopuruak diru-laguntzetarako gordetako aurrekontua baino gehiago badira, banan-banako gehienezko zenbatekoak behar besteko ehunekoan txikituko dira, esleitutako aurrekontuarekin ordaindu ahal izateko.

Eskaera eta agiriak abian dagoen urteko urriaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira, Amurrioko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Aurkeztu beharreko agiriak

URRIAREN 1etik 31ra:


  • (II. eranskina) aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egiteagatiko beka eskatzeko inprimakia.
  • Matrikula eta, hala badagokio, aterpetxeetan egindako egonaldien gastuak ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • Dagokion aisialdiko eskolak edo homologatutako erakundeak zein enpresak emandako bertaratze ziurtagiria. Ziurtagiri horretan berariaz agertu beharko da eskoletan zein hizkuntza erabili den, zati teorikoak zenbat ordu dituen eta ikastaroaren prezioa zein den.
  • (I. eranskina) zinpeko adierazpena. Horren bitartez hitzematen da ez dela gehiegizko finantzaketarik jaso eskatutako diru-laguntza eta aplikagarriak diren beste batzuk zenbatuta.
  • NANaren fotokopia eta hirugarrenen altaren fitxa, behar bezala betea (beka lehen aldiz eskatu bada edo zenbatekoa beste kontu korronte batean sartzea nahi bada).


Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Posta arrunta: gutun-azal irekian, entregatu zen epea adierazita gera dadin


Zalantzarik izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 945.89.11.61

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unetik aurrera zenbatzen hasita.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.


Ondorengo izapideak
  1. Erregistroa egin aurretik, Euskara Zerbitzuan zer agiri aurkeztu behar diren egiaztatzea gomendatzen dugu.
  2. Agiriak Erregistro Nagusian aurkeztea.
  3. Euskara Zerbitzuak agiri guztiak aztertzea, oinarrietan ezarritako baldintzak (errolda, adina, bertaratzea, ordainketa, gehiegizko finantzaketarik ez egotea) betetzen direla egiaztatzeko.Zuzen daitekeen akatsen bat hautemanez gero, horren berri emango zaio interesdunari, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio, hautemandako akatsak zuzentzeko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 71.2 artikulua).
  4. Euskara Zerbitzuaren txosten teknikoa.
  5. Esku-hartze sailak emandako Kreditu Atxikipenari buruzko txostena.
  6. Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa edo Alkatetzaren dekretu bidezko ebazpena, eta horren berri interesdunei ematea.
  7. Espedientea artxibatzea.
Ondorengo izapideak
Egindako emakidak jakinaraziko zaizkio Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari.
Izapidetzen duen unitatea
EUSKARA ZERBITZUA