Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.1.1
Elkarte soziokulturalentzako diru-laguntza izendunak eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Diru-laguntza izendun bidez ematen diren laguntza ekonomikoak dira; diru-laguntza horien zenbateko zehatza Udal Aurrekontuetan ageri da, eta diru-laguntza horien hartzaileak Amurrio udalerrian kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, gazteriaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan jarduten duten irabazi asmorik gabeko elkarteak dira.
Nork eska dezake?
  • Diru-laguntza hau eska dezakete egoitza Amurrion duten eta arlo soziokulturalean (kultura, kirola, gazteria, berdintasuna, euskara, jaiak hezkuntza) jarduten duten elkarteek eta erakundeek, estatutuetan adierazitako legezko ordezkariaren bitartez.
Halaber, diru-laguntza eskatu ahal izango dute egoitza beste udalerri batzuetan duten irabazi asmorik gabeko elkarteek eta erakundeek ere, betiere diruz lagunduko den jarduera herritar guztien onurarako denean eta Amurriori onuraren bat badakarkio arlo soziokulturalari dagokionez. 
Aurkeztu beharreko agiriak
HASIERAKO ESKAERA EGITEKO ELKARTEA UDALEAN ERREGISTRATU AHAL IZATEKO:

  • Eskaera orokorra (I. eranskina)
  • Elkartearen IFZ
  • Elkarteko ordezkariaren edo arduradunaren NANa
  • Eskaera egin duen pertsona ordezkaria dela frogatzen duten elkartearen estatutuak eta Zuzendaritza Batzordearen osaera.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria 
  • Hirugarrenen alta, behar bezala betea 

GAINERAKO ESKAERAK EGITEKO:

  • Diru-laguntza eta, hala badagokio, aurrerapena jasotzeko eskaera (I. eranskina).
  • Diru-laguntzaren xede izango den jardueran aurrekontua, gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenarekin.
  • Diru-laguntza jasoko duten eta urte natural batean gauzatuko diren jardueren proiektu xehatua. Bertan adierazi beharko dira, gutxienez, jarduera bakoitzaren deskribapena, jardueraren hartzaileak eta helburuak.
  • Zerga-erantzukizun guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko erantzukizun guztiak bete direla adierazten duen erantzukizun-adierazpena (III. eranskina), Diru-laguntzen Lege Orokorraren araudiko 14.1.e artikuluak ezarritakoari jarraikiz, bai eta diru-laguntzak itzultzeari dagozkion betebehar guztiak bete direla eta Diru-laguntzen Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan adierazten diren debekurik urratu ez dela adierazten duena ere.
  • Jasoko den diru-laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa bada, zerga-erantzukizunak behar bezala bete direla adierazten duen Arabako Foru Aldundiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita Gizarte Segurantzako ordainketarik falta ez dela adierazten duen ziurtagiria ere. 
  • Beste erakunde publikoren edo pribaturen batean jarduera berbererako diru-laguntza eskabiderik aurkeztu bada, berariaz aipatuta egongo da hori, eta, gainera, aditzera emango da finantzaketa eskabidea beste zein erakundetan aurkeztu den; eskaturiko edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoa ere argi adierazi beharko da.

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZA JUSTIFIKATZEA (HURRENGO URTEKO URTARRILAREN 31 BAINO LEHEN): 

  • Ordainketa jasotzeko eskaera (I. eranskina) eta, hala badagokio, diru-laguntzaren justifikazioa.
  • Diru-laguntza jaso duen jardueran gastuen eta diru-sarreren balantzea. Horren zenbatekoa proiektuan aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko da; hala izango ez balitz, baliteke diru-laguntza proportzionalki gutxitzea.
  • Egindako jardueren memoria.
  • Amurrioko Udalak emandako diru-laguntza nora bideratu den adierazten duen eta gehiegizko finantzaketarik egon ez dela ziurtatzen duen zinpeko adierazpena (IV. eranskina).
  • Fakturen zerrenda (V. eranskina). Bertan, ondoz ondoko zenbaki bat emango zaio faktura bakoitzari, eta gutxienez honako hauek agertu beharko dira: faktura eman duen enpresaren edo erakundearen izena, kontzeptua eta zenbatekoa. Behar bezala justifikatutako fakturen baturaren emaitza emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren bestekoa izango da, gutxienez. 
  • Justifikazioa eta, hala badagokio, likidazioaren eskaera indarrean dagoen ekitaldiari dagozkion ordaindu gabeko zenbatekoentzat. Gastua JATORRIZKO FAKTURAren bitatez frogatu beharko da, eta ordainketa, berriz, honako hauen bitartez:
    - Banku transferentzia: banku-transferentziaren ziurtagirien kopia.
    - Izendun txekea edo txekea aurkeztu duen pertsonaren izenekoa: kontura kargatu dela adierazten duen bankuko laburpenaren kopia.
    - Eskudirutan: horrela ez ordaintzea gomendatzen da; izan ere, fakturan argi eta garbi frogatuta ez badago, hornitzaileen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira (VI. eranskina)
    - Bankuko ordainagiriak eta kontura kargatu izanaren ziurtagiriak.
  • Ez da beharrezkoa izango 300 eurotik beherako fakturak ordaindu direla frogatzea, betiere faktura horien zenbateko osoa diru-laguntzaren % 50 baino txikiagoa bada. 
  • Aurkeztutako fakturen zenbateko osoa emandako diru-laguntza baino txikiagoa bada, elkarteak agiri bat aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi beharko du aurkeztutakoez gain ez dagoela beste justifikazio-fakturarik (VII. eranskina). 
  • Administrazio Batzordeei, auzoei eta kuadrillei jaiak antolatzeko emandako diru-laguntzetan, janaria eta edaria ordaintzeko diru-laguntza emandako zenbateko osoaren % 35 izango da. Kontzeptu horri dagokion gastua jaietako programan ageri diren jardueretarako izan beharko da, eta jarduera horiek kolektibo batentzat edo herritar guztientzat izan beharko dira, ezingo dira inoiz izan antolatzaileen otorduak ordaintzeko. 
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, deitu  Zerbitzu Soziokulturaletara: 945.89.11.61

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 2 hilabete, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unetik aurrera zenbatzen hasita.
Gehienezko legezko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera erregistratu baino lehen Zerbitzu Kulturalen Sailean zein agiri aurkeztu behar diren konprobatzeko gomendatzen dugu.
  2. Agiriak Erregistro Nagusian sartuko dira.
  3. Dagokion zerbitzuak agiri guztiak aztertuko ditu, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko. 
  4. Zuzen daitekeen akatsen bat hautemanez gero, horren berri emango zaio elkarteari eta 10 egun balioduneko epea emango zaio hautemandako akatsak zuzentzeko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 71.2 artikulua). Hurrengo urteko apirilaren 31 baino lehen justifikazio-agiririk aurkezten ez bada, elkarteari agiri horiek 15 egun balioduneko epean aurkezteko eskatuko zaio (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 70.3 artikulua).
  5. Dagokion zerbitzuak txosten teknikoa egingo du.
  6. Esku-hartze sailak Kreditu Atxikipenari eta Aurreko Fiskalizazioari buruzko txostenak egingo ditu.
  7. Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa edo Alkatetzaren dekretua; horren bitartez, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50 aurreratuko da, kontrakorik adierazten ez bada, eta hori aurrerago justifikatu beharko da. 
  8. Elkarteari akordioaren edo ebazpenaren berri emango zaio.
  9. Jarduera bukatu ondoren, eta hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte, elkarteak agiri hauek aurkeztuko ditu diru-laguntza likidatu ahal izateko: ikus “JASOTAKO DIRU-LAGUNTZA JUSTIFIKATZEA” atala.
  10. Jarduera gauzatu dela frogatzen duen txosten tekniko egingo du dagokion sailak.
  11. Aurreko Fiskalizazioari buruzko txostena eta onartu diren gastuen ziurtagirien zenbatekoa zehazten duen txostena egingo ditu Esku-hartze Sailak.
  12. Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa edo Alkatetzaren dekretua, bigarren ordainketari edota diru-laguntzaren likidazioari buruzkoa.
  13. Elkarteari akordioaren edo ebazpenaren berri emango zaio.
  14. Espedientea artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
Egindako emakidak Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari jakinaraziko zaizkio.
Oharrak / Azalpenak
Hitzarmen bidez araututako diru-laguntzak hitzarmen horretan ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.
Izapidetzen duen unitatea
DAGOKIEN ZERBITZU SOZIOKULTURALEN SAILA (KULTURA, KIROLA, GAZTERIA, BERDINTASUNA, EUSKARA, JAIAK, HEZKUNTZA)