Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.19
Zerga-ordainagiriak helbideratzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zergen ordainketa edozein finantza-erakundetan helbideratzea.

Zerga eta tasen aldizkako ordainagiri guztiak helbideratuko dira (egungoak nahiz etorkizunekoak) eskabidean agertzen den bankuko kontuan, aurkakorik adierazi ezean.

Aldizkakoak ez diren zergak eta tasak ez dira helbideratuko, interesdunak hala eskatu ezean.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • HELBIDERATZEKO ESKABIDE-ORRIA.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Zerga Bilketa
Juan Urrutia zk.g., beheko sol., esk. 01470 Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
  • Kontua ixteagatik ordainagiriak itzultzen direnean, Udalak bertan behera utziko du helbideratzea.
  • Herritarrei erraztasunak emateko eta prozesua bizkortzeko, aurkeztu beharreko agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira Udalaren bulegoetan.