Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.18
Hiri-lurren balioa gehitzearen gaineko zerga – ondasun historiko eta artistikoak salbuesteko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Monumentu izaera duten edo monumentu-multzo baten, Euskal Kultur Ondarearen edo Espainiako Ondare Historikoaren barnean dauden ondasunak eskualdatzen direnean ez da zerga ordaindu beharko, baldin eta horien jabeek edo titularrek egiaztatzen badute eurek ordaindu dituztela higiezin horietan egindako mantentze-, hobetze- edo birgaitze-lanak.

Nork eska dezake?

Honako higiezinen titularrek edo haien legezko ordezkariek: monumentu izaera dutenak edo Euskal Kultur Ondarearen monumentu-multzo baten barnean daudenak (kalifikatuta zein inbentarioan egon), edo Espainiako Ondare Historikoa osatzen duten ondasun higiezinak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • Lanetarako udal-baimena edo gauzatze-agindua.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordaindu izanaren frogagiria.
  • Obra amaierako ziurtagiria.
  • Ziurtagiria, eskualdatutako zergapeko ondasunak historia- eta arte-multzoaren barruan sartu direla edo kultur intereseko izendatu direla egiaztatzen duena.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzaren ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia emango da.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
  • Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
  • Higiezin horietan egindako mantentze-, hobekuntza- edo birgaitze-lanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte salbuetsi ahal izateko:

  1. Lanak balio-gehikuntza gertatu den urteetan egin izana, udal-baimena lortu eta gero, eta ondasun mota horiek babesteko araudia arautzeko arauekin bat etorrita.
    Ondorio horietarako, zerga sortu aurretiko 20 urteetan egindako lanak baino ez dira kontuan izango.
  2. Baimena lortzeko aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorrita, lanen zenbateko osoa, Euskal Autonomia Erkidegorako kontsumorako prezioen indize orokorraren arabera gaurkotua, higiezinaren katastro-balio osoa baino handiagoa izatea, hau da, lursaila eta eraikuntzaren katastro-balioen batuketa baino handiagoa.

  • Herritarrei erraztasunak emateko eta prozesua bizkortzeko, aurkeztu beharreko agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira Udalaren bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK