Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.6.2
Jarduera sailkatua hasteko eta hura gauzatzeko aurretiko jakinarazpena (jaj)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Jakinarazpen honen bidez, interesdunak konpromisoa hartzen du eta egiaztatu egiten du jarduera hasteko eta hura gauzatzeko aplikagarria den araudia betetzen dela; jarduera horri, ingurumenean eta pertsonen osasunean duen eragin urriagatik, ez zaio lizentzia behar duten sailkatutako jardueren erregimena aplikatzen. Aplikazio-eremuan jasotako jarduerak dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorraren (otsailaren 27ko 3/1998) II. eranskineko B) atala; lege hori apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatzen du, eta ez daude jasota abenduaren 26ko 12/2012 Legean (merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa).
Lokalean obrak egin behar badira, obra-lizentzia Jardueraren Aurretiko Jakinarazpena aurkeztu aurretik izapidetu beharko da
Nork eska dezake?
Interesduna den pertsona fisikoak edo juridikoak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Jarraian jasotako agiriak aurkeztuko dira, honako edozein formatutan
- Formatu digitalean, Aurretiko Jakinarazpenarekin batera; bertan adieraziko da euskarri digitaleko edukia, digitalki sinatuta.
- Paperezko formatuan, koadroan jasotako dokumentazio teknikoaren 1 kopia aurkeztuko da.
A.- Aipatutako aplikazio-eremuan ezarritako jarduerak egingo diren lokalen egokitzapenari lotutako aurretiko obrarekin
- Obra handia egiteko lizentzia, obra-amaierako ziurtagiriarekin, lokala egokituz gero, obra handiaren bitartez (egitura-afekzioa etab.). Bestela, obra handia egiteko proiektua, teknikari eskudunen bitartez; memoriak aplikagarri diren hirigintza-zehaztapenak zehaztu beharko ditu (hondakinak kudeatzeko azterlana barne), obra handia egiteko lizentziarekin batera.
- “Obra txikia egiteko lizentzia emateko prozesu laburtua-OTLPL” eredua beterik, bertan aipatutako agiri erantsiekin batera, gainerako obretarako.
- “Aurretiko obrarik gabe” atalean adierazitako agiriak eta nolanahi ere:
B.- Aurretiko obrarik gabe eta nolanahi ere:
- “JAJ: Jardueraren Aurretiko Jakinarazpena" inprimakia, erabat beteta.
- Legezko ordezkariaren ordezkaritza-ahala.
- Teknikari eskudunak idatzitako jarduera-memoria. Gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:
- Barne-banaketako planoak, suteak amatatzeko ekipoen kokapenarekin, ebakuazio-ibilbideekin, seinaleekin, larrialdietarako argiekin etab.
- Kode Tekniko Eraikuntza Txostena - Oinarrizko Agiria - Suteen Segurtasuna eta Irisgarritasunaren Erabilera Segurtasuna. Betetzen dela frogatzeko agiria.
- Irisgarritasunari buruzko Araudia betetzen dela frogatzeko agiria (Dec 68/2000).
- - Teknikari eskudunek igorritako ziurtapena. Horren bidez egiaztatu beharko da jarduera eta/edo instalazioak bat datozela eraikitzeko proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ingurumen-arloko betekizun guztiak betetzen dituela eta aplikagarri zaion sektore-araudira egokitzen dela, eskakizun horiek betetzen direlako frogagiriekin batera. Besteak beste:
- Su-itzalgailuak eta itzalgailuen beste ekipo batzuk mantentzeko kontratua.
- Instalazio elektrikoari, gas-instalazioari, aire girotuarenari eta berogailuarenari eta aireztapen-instalazioari (halakorik balego) dagokion instalazioaren eta/edo abiaraztearen agiriaren ziurtagiria Industria Ordezkaritzari.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxea. Jardueren Arloa.
Juan Urrutia, z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzaren bat izanez gero, deitu Lurralde Politiketako Sailera, Jardueren Arlora: 945.89.11.61
Prezioa
Obra:
Tasak: gauzatze materialaren aurrekontuaren % 1,5
Zergak: gauzatze materialaren aurrekontuaren % 4,5.
Jarduera:
JEZen urterokoaren % 150.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epeak:
Obrak hasteko: obra-lizentzia hartzeko unean:
- Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE– 42. artikulua).
Jarduera hasteko: JAJ eredua aurkezteko unean.
Jardueraren Aurretiko Jakinarazpenaren onarpena:
- Gehieneko legezko epea: sei hilabete (otsailaren 27ko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 60. art.).
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa, oro har, legezko salbuespenak izan ezik.
Aplika daitekeen legeria
- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aldaketa. (59 zenbakiko EHAA, 1998ko martxoaren 27koa)
- 4 ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. 8. artikulua (14 zenbakiko ALHAO, 2014ko otsailaren 5ekoa, asteazkenekoa)
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA:, kirol-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasa arautzen duena. 7.6. eranskina, 3. artikulua
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA:, kirol-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasa arautzen duena. 7.7. eranskina, 7. artikulua
Ondorengo izapideak
1. Agiriak jaso eta egiaztatuko dira, frogagiria entregatuko da eta Jardueren Arloari emango zaio, agirien edukia aztertzeko.
A.- Aurretiko obra badago:
2.- Obra-lizentzia badago, 8. puntuan jarraituko da. Hala ez bada, hurrengo puntuarekin jarraituko da.
3.- Edukia egokia bada, eta obrak hirigintza-alderdiengan badu eragina, hirigintzari emango zaio, txostena egiteko.
4.- Hirigintza-txostena aldekoa bada edo hura behar ez bada, obraren eta jardueraren ikuspegitik emango da txostena, baldintzak ezarriz.
5. Zerbitzu ekonomikoei emango zaie, likidazioa emateko.
6. Obra txikia bada, Alkatetzari emango zaio jarduerari lotutako obra-lizentzia sinatzeko eta baldintzatzaileak emateko.
Obra handia bada, obra-lizentzia Tokiko Gobernu Batzordean ematea onetsiko da. (TGB)
7. Obra txikia bada, “obra-kartela” egingo da, interesdunari ohartaraziko zaio, eta obra-lizentzia emango zaio, kartelarekin eta likidazioaren agiriarekin batera.
Obra handia bada, TGBk hartutako erabakiaren berri emango da
(3. puntutik zazpigarrenera bitarteko izapideak ez dira egingo aurretik obra-lizentzia badago).
8.- Obra amaitu ondoren, obra-lizentzia emateko baldintzetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztuko da eta frogagiria aurkeztuko da eta Jardueren Arloari bidaliko zaio agirien edukia aztertzeko, eta hurrengo atalarekin jarraituko da.
B.- Aurretiko obrarik ez badago:
9.- Aurkeztutako agirien edukia zuzena bada, egiaztapen-bisita egingo da; akta jasoko da, eta, ondoren, txostena.
10. Txostena aldekoa bada, aurretiko jakinarazpenaren onarpen-erabakia hartuko da, eta interesdunari jakinaraziko zaio, bai eta zerbitzu ekonomikoei eta Udaltzaingoari ere. Jarduera Jardueren Udal Erregistroan jasoko da.
11.- Txostena aldekoa bada, erabakia hartuko da, eta ikusi diren gabeziak zuzentzeko eskatuko da, eta dagokion jakinarazpenaren bidez egiaztatu. Agiri berriak aurkeztu ondoren, prozesu berriari ekingo zaio, harik eta Jardueraren Aurretiko Jakinarazpenaren onarpen-erabakia hartu arte.
12. Jakinarazpenaren frogagiria jaso ondoren, artxibatu egingo da.
13. Ikuskaritzak egingo dira administrazioak berak eskatuta edo jardueraren garapenaren eraginpean egon daitezkeen alderdiek eskatuta.
Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO INGURUMEN ARLOA