Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.17
Polizia kopuru bat esleitzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Prozedura honen helburua Amurrio udalerriko eraikin bakoitza identifikatzea, bakoitzari bide bati lotutako polizia kopuru jakin bat esleitzeko eta bide hori posta helbide ofizial gisa erabiltzea eta identifikatzea Udalak zein gainerako administrazio eta zerbitzuek.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Eskabidearen helburu den higiezinaren edo higiezina dagoen finkaren katastro-identifikazioa.
- Eraikinaren kokapen-planoa, bide publikotik sartzeko atariak eta sarbideak adierazita.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 1 hilabete
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (urriaren 30eko 7/2015 LEDen 13. art / HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago horrelakorik
Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
- Horren berri emango zaio interesdunari, Errolda Sailari eta Katastro Sailari.
Oharrak / Azalpenak
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan, betiere agiriaren ezaugarriek hori ahalbidetzen badute.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA