Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.16
Bide publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta kanpoko barrak jartzeko baimena
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Bide publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta gainerako instalazio osagarriak jartzeko lizentzia.
Nork eska dezake?
Ostalaritza-establezimenduen titularrek edo haien legezko ordezkariek.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Lokalaren kokapen-planoa 1:100 edo 1:200 eskalan (Arabako Foru Aldundiaren kartografia ofizialaren oinarriaren gainean) edo krokis kotatua (fatxadaren luzera adierazita eta instalazioak hartuko duen azaleraren xehetasun kotatua) eta mahaien, aulkien eta instalatu beharreko gainerako elementuen kopurua eta neurria.
- Estaldura behin-behinekoa bada, dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsitako proiektu teknikoa eta muntaketa-ziurtagiria.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udal-eremu publikoan mahaiak eta aulkiak jartzeagatiko erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak araupetzen dituen Udal Zerga Ordenantzaren 11.6 Eranskina. (BOTHA nº 149 de 30/12/2013)
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: hilabete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- Herri-administrazioen Ondasunei buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea. 84. artikulua (2003/11/04ko 264 zenbakiko BOE)
- Udal-eremu publikoan mahaiak eta aulkiak jartzeagatiko erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak araupetzen dituen Udal Zerga Ordenantza (2013/12/30eko 149 zenbakiko ALHAO)
- Terrazak eta mahai hankabakarrak eta kanpoko barrak jartzeari buruzko tokiko ordenantza (2012/11/02ko 26 zenbakiko ALHAO)
Ondorengo izapideak
- Eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
- Lanak eta Zerbitzuak arloari bidaltzea, izapidetu dezan.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen bitartez ebazteko.
- Zerbitzu ekonomikoek tasak likidatuko dituzte.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
- Udaleko mahai hankabakarren erroldan sartuko da.
Oharrak / Azalpenak
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
- Terrazak jartzeko baimena 6 hilabeterako emango da (maiatzaren 1etik urriaren 31ra) edo 12 hilabeterako (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra). Eskabidean adierazi egin beharko da baimena sei hilabeterako edo urtebeterako nahi den.
- Terrazak, mahai hankabakarrak eta kanpoko barrak jartzeari buruzko tokiko ordenantzan ezarritako salbuespenetan izan ezik, lizentziak esan gabe berrituko dira, baldin eta alde batek ez badio besteari gutxienez denboraldi berria hasi baino hilabete lehenago abisatzen ez duela lizentzia berritu nahi.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA