EJZk Amurrion enpresa-jarduerak eta jarduera profesional edo artistikoak gauzatzea, besterik gabe, zergapetzen du.
Zergapetutako jarduera bakoitzaren eta lokal bakoitzaren adierazpena da, eta jarduerarekin (alta), ekitaldian jarduerak izandako aldaketekin (aldaketa) eta jardueraren amaierarekin (baja) lotuta dago.
Norberaren kontura enpresa-jarduera bat edo jarduera profesional edo artistiko bat Amurrion egiten duen pertsona fisiko edo juridiko orok aurkeztu behar du EJZn alta eman izana adierazten duen ziurtagiria, horiek ordaintzetik salbuetsia egon ala ez, betiere probintziako edo estatuko kuotak ordaindu behar ez baditu.
-Jardueraren titularraren IFZ edo IFK.
-Arabako Foru Ogasunean errolda-aitorpena aurkeztu izanaren egiaztagiria (036 edo 037 eredua).
-Enpresa-jardueretarako 840 eredua edo jarduera profesional edo artistikoetarako 841 eredua.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: berehala.
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 43/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergari buruzkoa (1989ko abuztuaren 25eko ALHAO)
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen Udalaren 6. ordenantza fiskala (2001eko azaroaren 30eko ALHAO, 137. zk.)
- Aurkeztutako agiriak jaso eta egiaztatu egingo dira.
- Dokumentazioa Arabako Foru Aldundiari bidaliko zaio, Zergaren Matrikulan sartzeko.
- Arabako Foru Ogasunean errolda-aitorpena (036 edo 037 eredua) udaletxean EJZn jardueraren alta, baja edo egoitza-aldaketa izapidetu baino lehen aurkeztu beharko da.
- Alta-adierazpena, Matrikulan sartzeko beharrezkoak diren elementu guztiak adierazita, jarduera hori hasi aurreko hamar egun balioduneko epean aurkeztuko da, eta aldaketa- eta baja‑adierazpenak hilabeteko epean aurkeztuko dira, dagokien ereduan.
- Alta-, aldaketa- eta baja-adierazpenak enpresa-jardueretarako 840 ereduaren bidez edo jarduera profesional edo artistikoetarako 841 ereduaren bidez aurkeztuko dira.
- Oro har, zerga honetatik salbuetsita geratuko dira 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.