Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda eta Estatistika
2.9
Behin betiko egoitza-txartela duten eta erkidegokoak nahiz erkidegotik kanpokoak diren atzerritarren egoitza berrestea biztanleen udal-erroldan
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Behin betiko egoitza-txartela duten eta Erkidegokoak nahiz Erkidegotik kanpokoak diren atzerritarrek bi urtean behin berretsi behar dute egoitza, baldin eta ez badaude atzerritarren erregistro orokorrean inskribatuta; eta bost urtean behin, baldin eta erregistro horretan erregistratuta badaude.

Egoitza berresteak erroldan agertzen diren datuak berrestea dakar berekin. Horretarako, pertsona horrek oraindik Amurrion bizi dela eta Amurrion erroldatuta jarraitu nahi duela dioen adierazpen bat bete behar du.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. EGOITZA BERRESTEKO ESKAERA (ADINEZ NAGUSIAK). Udalak egin ohi duen aurreabisuarekin batera jakinaraziko da, eta behar bezala beteta eta sinatuta da aurkeztu behar da.
  2. Nortasuna egiaztatzen duen agiria (pasaportea, txartel komunitarioa edo atzerriko txartela).
  3. Adingabe baten egoitza berretsi behar denean, zaintza edo babespea duen gurasoak egingo du, edo, bestela, legezko ordezkariek. Horretarako, EGOITZA BERRESTEKO ESKAERA (ADINGABEAK) aurkeztu beharko dute. Hauek dira, inprimaki horrez gain, aurkeztu behar diren agiriak: aitaren, amaren edo ordezkariaren eta adingabearen pasaportea edo egoitza-baimena, eta familia-liburua edo jaiotza-agiria.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: eskaera aurkezten edo egiaztatzen denean, berrestea behin betikoa izango da.

Gehieneko legezko epea: Udaltzaingoak esaten badu pertsona hori ez dela Amurrion bizi, oker inskribatuta egoteagatik baja emateko prozedura hasiko da ofizioz. Hiru hilabeteren buruan ebatziko da, alkatetzak emandako dekretua onesten denetik aurrera zenbatzen hasita; dekretu horren bitartez abiaraziko da baja emateko espedientea.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo dira.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazioan sartuko dira.
  3. Artxibatu egingo da.
  4. Interesa duen pertsonak egoitza berresteko eskaera aurkezten ez badu:
  • Udaltzaingoaren txostena eskatuko da, interesdunaren egoitza egiaztatze aldera.
  • Pertsona hori adierazitako helbidean bizi dela egiaztatzen bada, egoitza berresteko abisua emango da.
  • Pertsona hori ez bada adierazitako helbidean bizi, oker inskribatuta egoteagatik baja emateko espedientea abiaraziko da ofizioz.
Ondorengo izapideak
Erroldan egindako aldaketa Estatistikako Institutu Nazionalari (INE) jakinaraziko zaio, hileroko trukaketa-fitxategiaren bitartez.
Oharrak / Azalpenak
  • Egoitza berresteko epemuga baino hilabete lehenago, Udalak aurreabisua igorriko die erroldan inskripzioa berretsi behar duten pertsonei.
  • Aurreabisua igorri eta hilabetera norbaitek egoitza berretsi ez badu, Udaltzaingoari eskatuko zaio pertsona horren egoitza egiaztatzeko txostena egin dezala.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA