Errolda eta Estatistika
2.8
Egoitza iraunkorreko epe luzeko baimenik ez duten eta europako erkidegokoak ez diren atzerritarrei erroldako inskripzioa berritzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Behin betiko egoitza-baimena edo epe luzerakoa ez duten eta Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrek bi urtean behin erroldako inskripzioa berritzeko duten legezko betebeharra (Amurrioko erroldako azken altatik edo berritzetik aurrera zenbatzen hasita) betetzeko balio du.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- BEHIN BETIKO EGOITZA-BAIMENA EZ DUTEN ETA EUROPAKO ERKIDEGOKOAK EZ DIREN ATZERRITARREK (ADINEZ NAGUSIAK) ERROLDA BERRITZEKO ESKAERA. Betebehar hau gogorarazteko, Udalak egin ohi duen aurreabisuarekin batera jakinaraziko da, eta behar bezala beteta eta sinatuta da aurkeztu behar da.
- Interesa duen pertsona udaletxera joaten bada, pasaportea edo egoitza-baimena aurkeztu beharko du, betiere jatorrizko agiria.
- Izapide hau ordezkari batek egin badu, ordezkaritasuna egiaztatu egin beharko da zuzenbidean balio duen eta sinesgarritasunez jasota utziko duen edozein bitarteko erabiliz (Espainiako estatuko notario batek egindako agiria; edo, bestela, interesa duen pertsona bera funtzionario publikoarengana joan eta ordezkaria zein den esanez).
- Adingabe baten inskripzioa berritu behar denean, zaintza edo babespea duen aitak edo amak egingo du, edo, bestela, legezko ordezkariak. Horretarako, honako inprimaki hau bete beharko du: BEHIN BETIKO EGOITZA-BAIMENIK EZ DUTEN ETA EUROPAKO ERKIDEGOKOAK EZ DIREN ATZERRITARREK (ADINGABEAK) ERROLDA BERRITZEKO ESKAERA. Hauek dira inprimaki horrez gain aurkeztu behar diren agiriak: aitaren, amaren edo ordezkariaren eta adingabearen pasaportea edo egoitza-baimena, eta familia-liburua edo jaiotza-agiria.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: eskaera aurkezten den egunean bertan.
Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo dira.
- Datuak biztanleen erroldako aplikazioan sartuko dira.
- Artxibatu egingo dira.
- Eskatzaileak ez badu berritzeko eskaera epearen barruan egiten, alkatetzak izen-ematea iraungitzeko ebazpen arrazoitua emango du, eta bajaren data jakinarazpenarena izango da.
Ondorengo izapideak
Erroldan egindako berritzea Estatistikako Institutu
Nazionalari (INE) jakinaraziko zaio, hileroko trukaketa-fitxategiaren bitartez,
edo, hala egin ezean, iraungitasunagatiko bajaren bitartez.
Oharrak / Azalpenak
- Udal-erroldako izen-ematea bi urterik behin berritu behar dute behin betiko egoitza-baimenik (“Epe luzeko baimena” deritzo 2011z geroztik) ez duten eta Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek. Adierazitako epean berritzen ez bada, izen-ematea iraungi egingo da eta horrek biztanleen udal-erroldan baja ematea eragingo du.
- Helbidea edo datu pertsonalak aldatzeko eskaera eta erroldako inskripzioa berritzeko eskaera ez dira baliokideak.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA