Informazioa eta Orientazioa
1.7
Kexak, iradokizunak eta esker onak jasotzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Udal-eskumenaren inguruan herritarren esker onak, udal-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko iradokizunak eta kexak jasotzea eta izapidetzea.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Kexa, iradokizuna eta esker ona (hautazkoa) jasotzen duen idatzia.
Aurrez aurre edo zuzenean Herritarren Partaidetza Zerbitzuari telefonoz egiten bazaio, ez da idatzirik aurkeztu behar.
Beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Telematikoki
http://amurrio.eus
Telematikoki
amurrioincidencias.org
E-Mail
E-Mail
Sakelakorako aplicazioa
“Amurrio”
AURREZ AURRE:
- Udal-erregistroa: dokumentu idatzia aurkeztu behara da
- Herritarrek Parte
hartzeko Zerbitzua: idatzirik gabe
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Gehieneko legezko epea: ez dagokio.
Ez-erantzunaren eragina epe barruan: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (105 zenbakiko BOE, 2016ko maiatzaren 2koa)
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koal, Toki Araubideen Oinarriak arautzen dituena (80 zenbakiko BOE, 1985eko apirilaren 3koa)
- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (285 zenbakiko BOE, 1992ko azaroaren 27koa)
Ondorengo izapideak
Kexa, iradokizuna edo esker ona jasoko da, eta horretarako ezarritako programan erregistratuko da.
Kexa edo iradokizuna aurkeztuz gero:
- Alkatetzari bidaliko zaio, eta, kexaren edo iradokizunaren edukiaren arabera, dagokion sailari, izapidetu dezan.
- 15 eguneko epean herritarrei gauzatutako jarduketari buruzko informazioa emango zaie, eta, hala badagokio, eskabidearen inguruan hartutako neurrien berri emango zaie.
Esker onaren kasuan:
- Dagokion pertsonari edo arloari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
- Hala badagokio, Udalak jasotako kexaren arabera, dagokion administrazio-espedientea hasiko da.
- Jasotako kexak, izapidetzen ari diren espedienteekin lotuta daudenak, ez dira administrazio-errekurtsotzat hartuko eta ez dituzte etengo indarrean dagoen araudian ezarritako epeak.
Izapidetzen duen unitatea
HERRITARREN PARTAIDETZA