Errolda eta Estatistika
2.1
Biztanleen udal-erroldan alta ematea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Espainiako beste udalerri batetik edo atzerritik etorri eta bizilekua aldatu duten pertsonek Amurrioko biztanleen udal-erroldan alta emateko eskaera.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrera).
- Adingabeak: familia-liburua. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.
ATZERRIKO PERTSONEN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Erkidegokoak ez diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko dokumentazioa (pasaportea).
- Erkidegokoak diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko NANa edo pasaportea.
- Atzerritar adingabeak: arestian aipatutako identifikazio-agiriez gain, familia-liburua edo jaiotza-agiria. Espainian jaio diren hiru hilabete baino gutxiagoko adingabeek familia-liburua baino ez dute aurkeztu beharko. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.
ETXEBIZITZAREN AGIRIAK:
- Jabetza-titulua: eskritura edo salerosketaren kontratu pribatua, testamentua edo dohaintza.
- Errentamendu-kontratua.
- Etxebizitzaren jabearen edo errentariaren baimena. Horretarako, ETXEBIZITZAREN BAIMENA eta baimena ematen duen pertsonaren NANa aurkeztu behar dira.
- Banantze- edo dibortzio-epaia, edo pisuaren erabilera eta luperketa onartzen dituen epaia (epaiak irmoa izan behar du).
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: izena ematean, alta behin betikoa izango da.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: positiboa.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako agiriak eta etxebizitzaren egoera egiaztatu egingo dira.
- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartuko dira, eta interesa duen pertsonak eskaera/inskripzioa sinatuko du. Ondoren, espedientea idazkaritzara igorriko da.
- Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
- Artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
Datuak Arabako INEra bidaliko dira, jatorriko udalerrian baja eman dela
jakinarazteko eta hauteskunde-erroldako datu-basean aldaketak egiteko.
Oharrak / Azalpenak
- Amurrioko Udalak izapidetuko du jatorriko herrialdeko baja.
- Helbide-aldaketa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio eta, hala badagokio, eskaera bertako datu-basera igorriko da.
- Beharrezkoa da Udalari egoera pertsonalean izandako aldaketen berri ematea, baldin eta egoera berriaren ondorioz udal-erroldan nahitaez agertu behar duten datuak aldatu behar badira. Aldaketak adingabeei edo desgaitasunen bat duten pertsonei eragiten dienean, betebehar hau gurasoek edo tutoreek beteko dute.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA