Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta Orientazioa
1.6
Hitzordua alkatetzarekin, zinegotziekin eta udalteknikariekin
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hitzordua eta elkarrizketa eskatzea alkatetzarekin, alkateordearekin, Udalbatzako zinegotziekin edo Udaleko langile teknikoekin.

Nork eska dezake?

Edonork

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzaileak beharrezkoa jotzen duen dokumentazioa, kasuaren berri eman dakion eta eskabideari ahalik eta erantzunik onena eman diezaioten.

Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Telefonoa
Telefonoa
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 1 egun.

Gehieneko legezko epea: ez dagokio.

Epearen barruan ez erantzutearen esanahia: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea Alkatetzari zuzenduko zaio, Alkatetzarekin, alkateordearekin edo zinegotziekin direnean hitzorduak, eta, gainerako kasuetan, Arloari.
  2. Hitzordua dagokion agendan jasoko da.
Oharrak / Azalpenak
  • Amurrioko Udala osatzen duten Arloak honako hauek dira: Gizarte Zerbitzuak; Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak; Kirola, Osasuna eta Hezkuntza; Gazteria, Kultura, Jaiak eta Antzokia; Politiko Ekonomikoak eta Funtzio Publikoa, Euskara; Emakumea eta Hirugarren Adina, Auzoak eta Berrikuntza Demokratikoa; Administrazio Batzarrak, Ingurumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak.