Aitorpen-izaerako administrazio-baimena. Baimenaren helburua da egiaztatzea eraikin bat, obra bat edo obra baten zatia erabilera jakin batera bideratu ahal den, obra handietarako lizentziaren arabera gauzatu delako eta, hala badagokio, dagokion egin beharreko hiritartze-lanak egin direlako.
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Obraren zuzendaritza fakultatiboaren Obra Amaierako Ziurtagiria, elkargo profesionalak ikus-onetsitakoa, egiaztatzen duena obra-proiektuarekin, lizentzia-baldintzekin eta hirigintza-araudiarekin bat etorriz amaitu zela; obraren likidazio-aurrekontua eta, lizentzia eman zitzaion proiektuaren planoan aldaketak egin badira, obra-amaierako planoak (DWG formatu editagarri grafikoan eta idatzia PDFn).
- Hondakinen kudeaketari buruzko amaierako txostena, obraren zuzendaritzak eginikoa.
- Ura, argindarra, gasa eta telefonia hornitzen dituzten konpainien agirien kopiak, egiaztatzen dutenak hartuneak eta sareak bat datozela.
- Hala dagokion kasuetan, derrigor laga behar diren lursailak Udalari lagatzea formalizatzen duen Eskritura Publikoa. Hor jasoko da, era berean, zatiezinak direla-eta eraikuntzarako lursailera ekarri diren eraikin edo instalazioen lotura, nahiz eta materialki lekua ez okupatu.
4 ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. (ALHAO: 14/2014. Data: 2014ko otsailaren 5a.
http://amurrio.org/sites/default/files/ICIO2014.pdf
7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenegatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. (ALHAO: 59/14. Data: 2014ko maiatzaren 28a.
http://amurrio.org/sites/default/files/licencias-obras.pdf
- Lehenengoz okupatzeko lizentziagatiko tasa: 16,31€ etxebizitzako.- Eraikuntza Amurrion badago, eta ez Administrazio Batzarretan, ur-horniduraren sareari lotzeko tasa (44,16 € etxebizitza edo instalazio bakoitzeko) eta estolderiarako lotuneagatiko tasa (103,69 € etxebizitza edo instalazio bakoitzeko) kobratuko da.
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak:
- Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea. 207. artikulua eta ondorengoak. (2006/07/20ko 138 zenbakiko EHAA)
- Udal Hirigintzaren Plangintza.
- Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua (2008/06/26ko 261 zenbakiko BOE)
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Horiek ikuskatu eta horri buruzko txosten teknikoa egingo da.
- Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta tasak likidatuko dituzte.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
- Interesdunari, Katastro Sailari, Ur eta Zaborren Udal Zerbitzuari eta dagokion Administrazio Batzarrari jakinaraztea, hala dagokionean.
- Behin obra amaitu denean, obra-amaierako dokumentazioarekin batera eraikuntzako edo eraisketako hondakinen kudeaketari buruz obraren zuzendaritzak egindako amaierako txostena aurkeztu behar da, hondakinak baimendutako zabortegietan utzi direla egiaztatzen duten emate-agiri/ziurtagiriekin batera.
Espedientea egin duen teknikariak agiriak nahikoak direla esaten badu, jarritako bermea itzultzea proposatuko da. Hala ez bada, agiri osagarriak aurkezteko eskatuko da, eta ohartaraziko da epe barruan aurkezten ez badira edo behin aurkeztuta ez bada egiaztatzen hondakinak behar bezala kudeatu direla Udalak bermea konfiskatuko duela.