Eraikineko guztientzako elementuetatik sarbidea duten bizitegi-eraikinetan dauden solairuarteetako etxebizitzak eta bizitegi-eraikinetako beheko solairuetako lokalak eraldatzeko obrak. Lokal horiek “Bizitegi-eraikinetako lokaletan eta solairuarteetan etxebizitzak ezartzeko udal-ordenantza"-ren 3. eranskinean jasotako "Atari egokien zerrenda"-n egon behar dute jasota.
http://amurrio.org/sites/default/files/18-VIVIENDASENLOCALES.pdf
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Proiektu tekniko ikus-onetsia. Bi kopia aurkeztuko dira, bat paperean eta bestea formatu digitalean (formatu editagarri grafikoa DWG formatuan eta idatzia PDF formatuan).
- Lizentzia oinarrizko proiektuarekin emango da. Proiektu hori eskumena duen teknikariak sinatu beharko du, eta dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena izan beharko du.
- Obra hasi aurretik, eskumena duen teknikariak sinatutako gauzatze-proiektua aurkeztu beharko da, eta horrek ere dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena izan beharko du.
- Obra sustatzen duen egiaztapen-dokumentazioa higiezinaren titularrarena da.
- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza-Estatistikaren Inprimakia (prestatu link bat Eusko Jaurlaritzaren estatistika-inprimakiari).
Obrako materialaren aurrekontuaren gainean oro har ezarri beharreko kuota % 4,5 izango da eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) kontzeptuan eta %1,5 obrarako lizentzia emateagatiko tasaren kontzeptuan. Horrez gain, ordenantzetan aurreikusitako hobariak eta salbuespenak ere aplikatuko dira.
4 zenbakiko ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. (ALHAO: 14/2014. Data: 2014ko otsailaren 5a
http://amurrio.org/sites/default/files/ICIO2014.pdf
7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenegatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. (ALHAO: 59/14. Data: 2014ko maiatzaren 28a)
Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak:
- Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea (2006/7/20ko 138 zenbakiko EHAA)
- Bizitegi-eraikinetako lokaletan eta solairuarteetan etxebizitzak ezartzeko udal-ordenantza, eta haren aldaketak (2009/07/15eko 80 zenbakiko ALHAO)
- Udal Hirigintzaren Plangintza.
- Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua (2008/06/26ko 261 zenbakiko BOE)
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta tasak likidatuko dituzte.
- Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
- Edukiontzi, aldamio, karga-jasogailu edo bestelako elementu osagarri batekin bide publikoa hartu behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian (ikusi bide publikoa okupatzeko lizentziaren izapidea. Edukiontziak).