Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.7
Finkak partzelatzeko, bereizteko eta multzokatzeko lizentziak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aitorpen izaerako administrazio-baimenak, orubeak, lursailak, finkak edo lurrak bereizteko edo multzokatzeko gaitasuna ematen dutenak.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
  • Multzokatu nahi diren finken edo bereizi edo zatitu nahi den finkaren egoeraren katastro-planoa.
  • 1:250 eskalan kotatutako planoak (grafikoa DWG formatu editagarrian eta idatzia PDFan), egin nahi den lana adierazten dutenak, hau da: hasierako jatorrizko finka (edo multzokatu behar diren finkak); bereizitako finka (multzokatu behar ez bada) eta, azkenik, bereizketaren edo, hala badagokio, multzokatzearen ondoren geratzen den jatorrizko finka.
  • Finkaren edo finken katastro-erreferentzia.
  • Eskrituraren kopia soila edo finken jabetzaren dokumentua.
  • Lurzoru urbanizaezinean dauden finken kasuan, administrazioa bereizketarekin eta gehitzearekin ados dagoela adierazten duen aitorpena, Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak egindakoa.

Horrez gain, multzokatzeetan:

  • Multzokatuko diren finken deskribapena, mugakideak eguneratua.
  • Multzokatu den finkaren emaitzaren deskribapena, mugakideak eguneratua.

Horrez gain, bereizketetan:

  • Jatorrizko finkaren deskribapena, mugakideak eguneratua.
  • Bereizi den finkaren deskribapena, mugakideak eguneratua.
  • Bereizi ondoren gelditu den jatorrizko finkaren deskribapena, mugakideak eguneratua.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Finak partzelatzeko, birpartzelatzeko, multzokatzeko eta zatitzeko lizentzia:
A) Hiri lurzorua:

  • 250 metro koadroko azalerara arte: 42,41€
  • Gehitzen den metro koadro bakoitzeko: 0,09€.

B) Hirikoa ez den lurzorua

  • 10.000 metro koadroko azalerara arte: 42,41€.
  • Gehitzen den metro koadro bakoitzeko: 0,01€

http://amurrio.org/sites/default/files/licencias-obras.pdf

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art).

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

  • Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 art. Nolanahi ere, berariazkoak izango dira eta administrazio-isiltasun negatiboa izango dute honako hauek:
    a) Lurrak mugitzea, lurrak berdintzea, finkak zatitzea eta bereiztea edo edozein lur motatan finkak zatitzeko edo zein ekintza, birpartzelazio-proiektu baten parte ez direnean.

  • Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 39.4. artikulua.
    Erabat deuseza dira lege honen eta lurralde- eta hiri-plangintza honen aurkakoa den hiri-partzelaziorako udal-lizentzia guztiak.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Txosten teknikoa egingo da.
  4. Zerbitzu ekonomikoek tasak likidatuko dituzte.
  5. Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  7. Katastroari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
  • Partzelazio-lizentziak legez eman direla ulertuko da dagokion egintza formalizatzen duen agiri publikoa udaletxean aurkezten denean. Agiri horretan jasoko da egintza baimentzen duen lizentzia edo bertan eman beharko da horren lekukotza. Horrez gain, amaierako orubeen, loteen, lursailen edo finken zatiezintasuna adierazi beharko da, hala dagokionean. Aurkezpena lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan egingo da, eta epe hori behin luzatu ahal izango da, eta, betiere arrazoiak justifikatuta baldin badaude.
  • Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea eta, hala badagokio, luzapena ere igarotzen bada, iraungitzat joko da lizentzia eta horrela aitortuko da, interesdunei entzun ondoren.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA