Zerbitzu Sozialak
4.1.3
Seme-alabak jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko udal-laguntzen eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Diru-laguntza honen helburu izango dira diru-laguntza hau eman den urtearen aurreko urtean zehar gertatutako haurren jaiotzak eta/edo adopzioak.
Laguntza hauen helburua da Amurrion gertatzen diren jaiotza eta/edo adopzio berrientzako gizarte-laguntza osatzea.
Nork eska dezake?
Interesduna haurraren gurasoetako bat edo legezko ordezkaria izan beharko da.Horrez gain, laguntza eskatzeko, interesdunak Amurrion erroldatuta egon beharko du 5 urte azkeneko 10 urtean; eta horietatik batean, gutxienez, modu jarraituan eta diru-laguntzaren xede den jarduera egin aurretik.
Eskaera 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, seme-alabak jaiotzeagatiko eta/edo adoptatzeagatiko laguntzen deialdia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
- Udalaren ESKABIDE OROKORRA.
- HIRUGARRENEN ALTAren inprimakia, behar bezala beteta, eta laguntza kobratzeko erabiliko den banku-erakundeak eginikoa, hala badagokio. (hirugarrenen altaren fitxa)
- Familia-liburuaren fotokopia
- Eskatzailearen edo haren ezkontide edo ohiko bikotekidearen NAN, AIZ edo Pasaportea. Eskatzaileak komunitate barruko atzerritarrak badira, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Haur bat adoptatuz gero, ebazpen judizialaren fotokopia edo adopzioa egin dela jasotzen duen antzeko agiriren bat.
- Ezkontza baliogabetu bada edo banantze judiziala edo dibortzioa gertatuz gero, ebazpen judizialaren fotokopia, diru-laguntzaren xede diren seme-alaben zaintza eta babespena esleitzen duena.
- Haurra jaio eta/edo adoptatu den ekitaldiko PFEzaren aitorpenak edo guraso edo adopzio-hartzaile eskatzaileak edo haren ezkontideak edo ohiko bikotekideak PFEZ aitorpena aurkezteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
E-Mail
Zalantzak argitzeko: 945 891 161
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea:legez ezarritakoa.
Gehieneko legezko epea:3 hilabete.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia:ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- Amurrioko Udalak urtero onesten dituen oinarri arautzaileak.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa
Ondorengo izapideak
- Eskabidea bildu, agiriak zuzenak direla egiaztatu eta, kasu honetan, eskabidea erregistratu egingo da.
- Errolda-baldintzak, diru-sarreran mugak eta abar betetzen direla egiaztatuko da.
- Laguntzen ebazpen-proposamena egingo da.
- Erabakia hartuko da Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza dekretuaren bitartez.
- Erabakia interesdunari jakinaraziko zaio.
- Laguntzak ordainduko zaizkie onuradun suertatzen direnei.
- Espedientea artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
- Jaiotza eta/edo adopzioa gertatzen denean eratutakoa hartuko da familia-unitatetzat. Honako hauek osatuko dute familia-unitatea:
- Eskatzailea, ezkontidea –banatuta edo dibortziatuta ez badago-, edo ohiko bizikide duen izatezko bikotekidea, baldin eta behar bezala egiaztatzen bada.
- Etxebizitza berean bizi diren seme-alabak, zeinen zaintza eta jagoletza duten.
- Familia unitatearen kide den aita edo ama izan daiteke laguntza honen onuradun. Umeen zaintza eta babespena hainbat pertsonen artean partekatuta badago, seme-alaba jaio berria edo adoptatua etxebizitzan erroldatua duen aitak edo amak eska dezake laguntza, salbu eta kontrarako akordiorik badago aldeen artean.
- Epe barruan aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta diruz lagundu beharreko gehieneko kopuruak diru-laguntzetarako gordetako aurrekontua baino gehiago badira, banan-banako gehieneko zenbatekoak (hasiera batean 1.000,00 €-koak dira) behar besteko ehunekoan txikituko dira, esleitutako aurrekontuarekin ordaindu ahal izateko.
- Familia unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, hauxe izango da kontuan: zerga-oinarria ken haurra jaio zen ekitaldiko konpentsazio pentsioak eta jakiengatik urtero jasotakoak.
- Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak ezingo dira 20.000,00 eurotik gorakoak izan. Diru-laguntzak eman ondoren aurrekontu-partidan kreditu erabilgarririk geldituz gero, orduan bakarrik handitu ahal izango zaie laguntzen zenbatekoa, urteko 20.000,00 euroko diru-sarrerak gainditzen badituzte ere 25.000,00€ gainditzen ez dituzten familia-unitateei. Diru-sarreren bigarren fase horretan, familia bakoitzarentzako gehieneko zenbatekoei ehuneko zehatz bat kendu ahal izango zaie, erabilgarri dagoen aurrekontu-izendapenarekin ordaindu ahal izateko. Horretarako, egoera baloratuko da diru-sarreren lehen faseari dagozkion laguntzak eman ondoren.
- Diru-laguntzaren onuradun izateko, ezinbestekoa da eskatzailearen familia guztia Amurrion erroldatuta egotea, jaiotza edo adopzioa gertatzen den unean. Baldintza horri bere horretan eutsi beharko zaio eskaera aurkezten den unean
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA