Taxi-bonuaren bidez mugikortasun-desgaitasun larriak dituzten pertsonei garraiobide alternatiboa emateko programa da. Laguntza ekonomikoa da; bonuen bidez, pertsona horrek horiek erabiliko ditu joan-etorriak egiteko, taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Bonuen taloitegi bakoitzak 44,00 € balio du.
Dauden babes-mailak honako hauek dira:
- 1. MAILA - A TALDEA - Gurpil-aulkien erabiltzaileak. Garraiobide publikoa erabiltzeko ezintasuna.
GEHIENEKO TALOITEGIAK: 20, 65 urtetik beherakoentzat (urte osoa)
10, 65 urtetik beherakoentzat (urte osoa)
- 2. MAILA - B MAILA- Baremoaren kalifikazioetan oso muga larriak dituzten pertsonak eta joan-etorrietarako bi bastoi edo hirugarren pertsonen laguntza behar duten pertsonak.
GEHIENEKO TALOITEGIAK: 14, 65 urtetik beherakoentzat (urte osoa)
6, 65 urtetik beherakoentzat (urte osoa)
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak, betiere, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila badu. Nolanahi ere, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- 12 urte baino gehiago izatea.
- Amurrion erroldatuta egotea eta bertan izatea egoitza.
- % 33ko edo gehiagoko galera funtzional edo anatomikoak izatea eta horrek garraio kolektiboa erabiltzea benetan zailtzea, programa honen arauetan ezarritako baremo espezifikoarekin bat etorriz. Baremo horren arabera, gutxienez 9 puntu lortu behar dira mugitzeko zailtasunen Ebaluazioan garraio publikoak erabili ahal izateko (gutxienez zailtasun bat oso larritzat kalifikatuta egon behar da).
- Osasunagatik edo bestelako kausaren batengatik, ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezintasunik ez izatea. Egoera berezi bakoitza aztertuko da kasu bakoitzean.
Aurreko eskakizunak bete eta indarreko gidabaimena eta norberak erabiltzeko autoa duten desgaituek laguntza horiek bakarrik eskatu ahalko dituzte, bat-batean datozen kasuetan, erabili ezin dutenentzat.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:
- TAXI-BONUEN ESKABIDEA urte honetarako:
- Udalaren ESKAERA-ORRIA, lehenengoz eskatzen bada.
- Taxi-bonua beste urtebeterako berritzean, eskabidea formalizatzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko administrariaren postuan horretarako gaitzen den eskatzaileen zerrendan sinatu ahalko da edo legez onartutako edozein bideren bitartez.
- Beste dokumentu batzuk:
- Garraiobide kolektiboak erabiltzeko mugikortasun-zailtasunen ziurtagiria, Arabako Foru Aldundiak emandakoa, eskabide berria izanez gero.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.
Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.
Epe barruan ez erantzutearen esanahia: ezezkoa.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa
- Banako Laguntza Programa, taxi-bonuaren bidez, Amurrio udalerrian 2015ean mugikortasuneko desgaitasun larriak dituzten pertsonen garraioa errazteko. (Indarrean programa berriro aldatu arte.)
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek taxi-bonua emateko aurrekontu-gordailuaren txostena eskatzea
- Aurrekontuaren gordailutzearen txostena ematea, Udalean Arabako Foru Aldundiak programa hau garatzeko sinatu duen hitzarmena jaso ondoren.
- Taxi-bonuak emateko erabakiaren proposamena prestatzea.
- Alkatetza-dekretuaren edo Tokiko Gobernu Batzordeko erabakiaren bidez ebazpena ematea.
- Eskatzaileari ebazpena jakinaraztea.
- Interesdunari ebazpenaren arabera dagozkion taxi-bonuak ematea.
- Zerbitzua ematen duten taxilariek egindako bidaien frogagiriak hartzea, erregistratzea eta hilero egiaztatzea (fakturak).
- Espedientea artxibatzea.
- Programa honetan emango diren banakako gehieneko zenbatekoak ehuneko zehatz batean murriztu ahal izango dira, urte-hasieran aurkezten diren eskabide guztiei dagoen aurrekontuarekin erantzun ahal izateko.
- Lehen Taxi-bonua eman ondoren jasotzen diren eskabideei alde erantzungo zaie, betiere horretarako aurrekontua erabilgarri badago.
- Laguntza horien onuradunek bakarrik erabili ahalko dituzte bonuak Amurrio udalerriko taxi-lizentzietarako ordainbide gisa (udalerritik kanpora irteteko, taxi-lizentziak ere Amurriokoa izan beharko du).
- Taxi-bonua hiriko edo hirien arteko joan-etorrietan erabili ahalko da, batean zein bestean. Ez dago joan-etorrietarako mugarik.
- Taxi-bonuaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta onuradunen zerbitzu publiko horretarako ezarritako arau orokorrak bete beharko dituzte. Taxi-bonua erabiltzen denean, onuradunak joan beharko du ibilgailuan, eta beste pertsona batzuekin batera joan ahalko da.
- Baleak edo Taxi-bonuak baliozkoak izango dira AURTENGO ABENDUAREN 15ERA ARTE.
- Laguntzak urte bakoitzean berritzean, onuradunek Udalari aurreko urtetik soberan dituzten bonuak itzuliko dizkiete.
- Programaren onuradunek Udalari zerbitzua ematean antzematen duten edozein anomaliaren berri eman beharko diote, eta taxiaren lizentzia-zenbakia adierazi beharko diote.
- Taxi-bonua behar ez bezala erabiltzeak ekarriko du laguntza horiek baliatzeko eskubidea galtzea.