Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.2
Hirigintza-ziurtagiria
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Finka edo higiezin jakin bati ezarri dakizkiokeen hirigintza-araudia eta -baldintzak egiaztatzen dituen informazioa. Ez da hirigintza-informazioaren berdina; izan ere, ziurtagirian fede-emaile publikoa agertzen da, eta informazio horren egiazkotasunean eta zuzentasunean dagoen konfiantza zilegi da legezko ondoreetarako.

Honako honetarako balio du:

  • EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko (9.1. art.c) higiezin jakin batzuei ezar dakizkiekeen hirigintza-antolamenduaren ziurtagiriak edo kopia ziurtatuak.
  • Amaitutako obra berriaren aitorpenak: Obra egun jakin batean amaitu dela eta deskribapenak tituluarekin bat egiten duela egiaztatzen duen udal-ziurtagiria. (Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 LEDen 28. artikulua.)
  • Salmentaren edo nahitaezko ordezkapenaren araubidea: Udalaren ziurtagiria, jabetza-erregistroan inskribatzeko, bazterreko ohar baten bidez, desjabetzeko betearazte subsidiarioaren egoera, jabetzaren gizarte-funtzioa bete ez delako; salmentaren edo ordezkapenaren araubidearen ezarpena; edo higiezinaren beste edozein egoera. (Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 LEDen 50. artikulua.)
  • Jabetza Erregistroan jasotzea hirigintza-esparruko akordioetatik eratorritako pertsonei, eskubideei eta finkei buruzko egoerak, inskribatu daitezkeen egintzak osatzen dituztenak (Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 LEDen 66. artikulua):
    - Erregistroko finkak aldatzea, hirigintza-antolamendua betetzeko.
    - Lursailak derrigor lagatzea.
    - Hirigintza-baimenak emateko baldintzak.
    - Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea.
    - Administrazio-egintzak eta sententziak.
    - Hirigintza-diziplinako espedientea abiaraztea, hirigintza-legezkotasuna berrezartzea, etab.
  • Zuzkidura publikoak gauzatzeko jarduketa integratuetan dauden lursailak zuzenean eta aurrez okupatzea: titularrek eskubidea izango dute lursail okupatuei dagokien hirigintza-eraikigarritasuna izateko. Eraikigarritasun hori egiaztatzeko, Zuzeneko Okupazioaren Aktaren Ziurtagiria jaulki behar da. Bertan jasoko da eraikigarritasuna eman den lekua eta ordua, administrazio jardulea, okupatutako lursailen titularren identifikazioa, lursailen erregistro-egoera, okupatutako azalera eta dagokien hirigintza-eraikigarritasuna. Jabetza Erregistroan inskribatuko da. EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 188.3 d) artikulua).
  • Hirigintza-lizentziak: hirigintza-lizentzia emateko ustezko egintzaren ziurtagiria, eskaera aurkeztu ondoren ebazteko dagoen gehienezko epea inolako ebazpenik jakinarazi gabe igarotzen bada. (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 artikulua).
  • Birpartzelatzeak beste bizileku bat emanez, jarduketa-unitatean plangintzarekin bat ez datozen etxebizitzak eta jarduerak daudelako, akordiorik lortzen ez denean beste bizileku bat eman zaienekin. Beste bizileku bat emateko eta proposatutako baldintzak eskura jartzeko proposamena onesten duen udal-ziurtagiria, okupatzeko eta husteko titulu gisa, akordiorik lortzen ez denean (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 2. xedapen gehigarria).
Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
  • Informazio-eskariaren oinarri den finkaren edo higiezinaren identifikazio argia (katastro-erreferentzia, identifikazio-planoa...).
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete, oro har.

  • Hirigintza-lizentzia emateko ustezko egintzaren ziurtagiria emateko: 20 egun.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago horrelakorik

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Txosten teknikoa egingo da (behar denean).
  4. Egiaztagiria egingo da txosten teknikoari, udal-akordioari, aktari, onetsitako birpartzelazioari eta indarrean dagoen hirigintza-antolamenduari buruz.
  5. Egiaztagiria interesdunari emango zaio.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA