Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak
5.3
Obra handietarako lizentzia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aitorpen-izaera duen administrazio-baimena, eraikuntza-obrak egin eta instalazioak ezarri ahal izateko, baita eraikuntzaren edo instalazioaren egituran edo arkitektura-konfigurazioan eta/edo eraikineko eta instalazioko fatxaden kanpo-tratamenduan eragina duten eraikuntza eta instalazioak handitu, berritu eta zaintzeko obrak egin ahal izateko ere.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
  • Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
  • Proiektu tekniko ikus-onetsia. Bi kopia aurkeztuko dira, bat paperean eta bestea formatu digitalean (formatu editagarri grafikoa DWG formatuan eta idatzia PDF formatuan).
    • Lizentzia oinarrizko proiektuarekin emango da. Proiektu hori eskumena duen teknikariak sinatu beharko du, eta dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena izan beharko du.
    • Obra hasi aurretik, eskumena duen teknikariak sinatutako gauzatze-proiektua aurkeztu beharko da, eta horrek ere dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena izan beharko du.
  • Egoeraren arabera aplikatutako legeriak eskatutako baimenak (Errepideak...) (Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 02/2006 Legearen 210. artikulua).
  • Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren inprimakia.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

4 ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. (ALHAO: 14/2014. Data: 2014ko otsailaren 5a)

7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenengatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. (ALHAO: 59/14. Data: 2014ko maiatzaren 28a.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art).

Administrazio-isiltasunaren ondorioak:

  • Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
  • Nolanahi ere, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/201 LEDen 11.4 artikuluarekin bat etorriz, berariazkoak izango dira eta administrazio-isiltasun negatiboa izango dute honako egintza hauek:
    • Lurrak mugitzea, lurrak berdintzea, finkak zatitzea eta bereiztea edo edozein lur motatan finkak zatitzeko edo zein ekintza, birpartzelazio-proiektu baten parte ez direnean.
    • Oin berriko edozein motatako instalazioak eraikitzeko, egiteko eta ezartzeko obrak.
    • Etxe aurrefabrikatuak eta antzeko ezaugarriak dituzten instalazioak jartzea, direla behin-behinekoak, direla iraunkorrak.
    • Zuhaitz-masak edo zuhaixka formako landareak moztea hirigintza-eraldaketako prozesuetan dauden lursailetan eta, izatekotan, mozketa hori jabari publikoa babesteko legeriatik eratortzen denean.
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
  2. Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
  3. Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Prozedura abian dagoela nahitaezkoa bada lizentziaren eraginpean dauden beste administrazio publiko batzuek txosten bat egitea, kontzejuek barne, Udalak eskaera aurkeztu dela jakinaraziko die, hilabeteko epean euren eskumenei buruzko txosten bat egin dezaten. Hilabeteko epean ez bada txostenik egiten, udal-lizentzia emateko prozedurarekin jarraitu ahal izango da.
  4. Txosten teknikoa egingo da.
  5. Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta tasak likidatuko dituzte.
  6. Hirigintza Arloko buruzagitzaren proposamen-txostena, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko.
  7. Interesdunei, Udaltzaingoari, Administrazio Batzarrei eta Uren Zerbitzuari jakinaraziko zaie.
Oharrak / Azalpenak
  • Garabi-dorre bat instalatu behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian. (Ikusi izapidea – Garabi-dorreak instalatzeko lizentzia).
  • Edukiontzi, aldamio, karga-jasogailu edo bestelako elementu osagarri batekin bide publikoa hartu behar bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, behar bezalako inprimakian (ikusi bide publikoa okupatzeko lizentziaren izapidea. Edukiontziak).
  • Obren informazio-kartel bat jarri nahi bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, dagokion inprimakian (ikusi bide publikoan kartelak jartzeko lizentzia lortzeko izapidea).
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA, LANAK ETA ZERBITZUAK ARLOA