Eraikinak eta instalazioak zaharberritzeko eta kontserbatzeko lanak egiteko aitorpen izaera duen administrazio-baimena. Lan horiek eraikuntza-elementuei bakarrik eragingo diete, ez egiturazko eta arkitektura-diseinuko elementuei, eta ezingo da aldaketarik eragin ez bolumenean ez erabileran.
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
- Eskaera-orria, behar bezala beteta, eredu normalizatuari jarraikiz.
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren baten bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Obraren aurrekontua (materialak eta lan-eskua barne) partidak, unitateak eta unitate-prezioak zehaztuta.
BIDE PUBLIKOAN ARRISKUA ERAGIN DEZAKETEN LANAK
- Obrak egitean bide publikoa babesteko hartu behar diren segurtasun-neurrien krokisa eta/edo adierazpena, bai eta 150.000,00 €-ko Erantzukizun Zibileko Asegurua ere.
FATXADAKO OBRAK
- Oinplano edo fatxadaren krokisa, egungo egoera eta egoera berritua adierazita.
- Kanpoko gas-instalazioetan: fatxadaren egoera adierazten duten argazkiak.
FINKAK ETA ORUBEAK IXTEA
- Lursailaren krokisa elementuen kotatuekin eta haien atzeraemanguneekin, eta katastro-erreferentzia adierazita.
ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEKO OBRAK
- Plano eta krokisak kotekin eta emandako konponbidearen justifikazio teknikoa.
Gehienez, eta oro har:
- Tasa: obra gauzatzeko materialaren aurrekontuaren % 1,5.
- Zerga: obra gauzatzeko materialaren aurrekontuaren % 4,5.
Hobariak lortzeko, kontsultatu Aplika daitekeen Legeria atalean zerrendatutako zerga-ordenantzak.
Aurreikusitako epea: astebete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: Positiboa, hirigintza-antolamendua eta indarrean dauden legeak bat ez datozenean izan ezik (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 211 artikuluak).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea (2006/7/20ko 138 zenbakiko EHAA)
- 4 ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena (14 zenbakiko ALHAO, 2014ko otsailaren 5ekoa, asteazkenekoa)
- 7. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 7.7 eranskina, obra handiak edo txikiak egiteko mota guztietako lizentzia eta baimenengatiko tasa zein kudeaketan, diziplinan eta udalerriko plangintzan esku hartzea arautzen duena. (ALHAO: 59/14. Data: 2014ko maiatzaren 28a)
- Udal Hirigintzaren Plangintza.
- Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua (2008/06/26ko 261 zenbakiko BOE)
- Aurkeztutako eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo da.
- Hirigintza Arloari bidaliko zaizkio.
- Inprimaki normalizatuaren atal espezifikoari buruzko txosten teknikoa egingo da.
- Zerbitzu Ekonomikoek eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko tasak eta zergak likidatuko dituzte.
- Alkateak ebazpena emango du inprimaki normalizatuaren atal espezifikoari buruz.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan, betiere agirien ezaugarriak direla-eta posible bada.
- Edukiontzi, aldamio, karga-jasogailu edo bestelako elementu osagarri batekin bide publikoak hartu behar badira, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, dagokion inprimakian (ikusi bide publikoak okupatzeko lizentzia lortzeko izapidea. Edukiontziak).
- Obren informazio-kartel bat jarri nahi bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, dagokion inprimakian (ikusi bide publikoan kartelak jartzeko lizentzia lortzeko izapidea).