Gailu berezi bat da, zehazki, telefono-linea bati konektatutako terminal bat eta erabiltzaileak daraman domina edo eskumuturreko bat (Eusko Jaurlaritzak ematen du). Horren bidez, erabiltzaileak dei bat egin dezake larrialdi kasu batean edo ezohiko egoera batean.
Hona hemen gailuaren funtzio batzuk:
- Oinarrizko laguntza ematea erabiltzaileari, laguntza-sareekin etengabeko konexioa izateari esker, eta, hala, erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzea eta etxean autonomia- eta segurtasun-sentimendua hobetzea.
- Berehalako esku-hartzea ematea gizarte-behar eta larrialdi-egoeretan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
- Laguntza eskaintzea erabiltzaileak zaintzeaz arduratzen den inguru soziofamiliarrari.
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. Eta, zehazki:
- 65 urtetik gorako pertsonek:
- Organo eskudunaren administrazio-ebazpenean jasotako mendekotasuna badute.
- Mendekotasuna izateko arriskuan badaude (gutxienez 23 puntu baditu Mendekotasunaren baremoan. - 75 urtetik gorako pertsonek, bakarrik bizi badira.
- Adimen desgaitasuna duten pertsonek, organo eskudunaren administrazio-ebazpenean jasotako mendekotasuna badute.
- Desgaitasun fisikoa duten pertsonek, organo eskudunaren administrazio-ebazpenean jasotako mendekotasuna badute.
- Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonek, organo eskudunaren administrazio-ebazpenean jasotako mendekotasuna badute.
- Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duten pertsonek, organo eskudunaren administrazio-ebazpenean jasotako mendekotasuna badute.
- Aurreko kasuetan ez dauden pertsonek, sozialki bakartuak izateko arriskuan badaude eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ikusten badute telelaguntza zerbitzuaren laguntza behar dutela. Horrelako kasuetan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek dagokion txostena egin beharko dute.
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
- TELELAGUNTZA ZERBITZUAREN ESKAERA-ORRIA.
- OSASUN-FITXA
- GIZARTE-TXOSTENA (7. kasuan baino ez)- Aurreko kasuetan ez dauden pertsonak, baina oinarrizko gizarte-zerbitzuak eginiko gizarte-txostenaren arabera, telelaguntza zerbitzuaren bitartez artatu daitezkeen beharrak dituztenak.
- Erroldatze kolektiboaren agiria.
- Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
- Eskatzailearen Desgaitasun Mailaren ziurtagiria eta/edo Mendekotasun Mailaren Aitorpena, horiek izanez gero.
- ORDEZKARITZA EMATEKO EREDUA, eskabidea ordezkariak aurkezten badu.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: hilabete bat, eskabidea Gizarte Zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzan eskabidea aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Gehieneko legezko epea: bi hilabete, eskabidea Gizarte Zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzan sartzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: positiboa.
- 144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa
- AGINDUA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, telelaguntzaren zerbitzu publikoari 2011. urtean aplikatu beharreko prezio publikoaren zenbatekoa eta salbuespena zehazteko dena
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskabidea behar bezala beteta dagoela egiaztatuko du, baita eskatzen diren agiri guztiak horrekin batera aurkeztu direla ere.
- Eskatzaileak agiriak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko ditu, "Leihatila Bakarrean", Eusko Jaurlaritzara bidali ditzaten.
- Jaso izanaren agiria emango zaio interesdunari.
- Agiriak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, izapidetu ditzan.
- Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Zuzendaritzak eskabidea jaso, erregistratu eta izapidetu egingo du.
- Etxean telelaguntzaren terminala jarriko da.
- Terminala instalatzeko, etxebizitzak telefono finkoaren linea izan behar du. Etxean beste telefonia mota bat izanez gero, kontsultatu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo Zuzenean-en ( 012) telefono-konpainia ezberdinen artean dauden bateragarritasunak eta bateraezintasunak.